Itxi

Faktoria

Maiatzak 1 - Lan merkatua

Angel Toña: "Pertsona gehienetzat lanera joatea nahigabea da, jendea ez dago kontent bere lanarekin"

Oihane Yustos | EiTB Media

Lan merkatuaren oraina, etorkizuna eta erronkak, Angel Toña eta Beatriz Plaza ekonomia doktoreen eskutik.

  • Adimen artifiziala

    Lan merkatuaren etorkizuna

    27:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zein dira lan merkatuaren erronkak? Nondik gatoz eta nora goaz?

Galdera zabalak dira baina, erantzuten ñabardura asko datoz. Aldaketak aipatzerakoan Angel Toñak eta Beatriz Plazak ekonomia doktoreek iraultza teknologikoa nabarmendu dute. Baina, hortik aurrera, desadostasunak ditzute. Plazak dio ikaragarrizko aldaketa datorkiguna, arrakala ekarriko duen iraultza da, lanpostu asko sortuko dira baina, beste asko (gehiago) desagertuko dira. 'Aurten bertan'  ikusiko dugu adimen artifizialak ekarriko diteun aldaketak, 'mundu global honetan bertan dagoz, atea aurrean eta neurriak hartzen ari gara', Beatriz Plazaren ustez, 'hezkuntzan, formazioan baina, pentsamendu kritikoan era bai, etorriko diren arazoei aurre egiteko'. 

Kritikoagoa da Toña, teknologia mailako aldaketak aukera dira baina, iraultza teknologikoak esparru batean bakarrik izango du eragina eta hor ez daude langile gehienak. Bera beste zerbaitek kezkatzen du: 'momentu honetan pertsona gehienetzat lanera joatea nahigabea da, atsegabea, jendea ez dago kontent bere lanarekin eta horrek faktore asko ditu', esan du Angel Toña doktoreak. Horrek kezkatzen du bera, 'psikologikoki zelan sentitzen garen lanaren aurrean eta ez gaude pozik'. Adibidea jarri du: 'Keynes ekonomialariak orain 100 urte esan zuen gaurko egunean 15 orduko lanastea izan behar genuela, eta non gaude?' galdetu du.

Beatriz Plaza ekonomialaria ez dator bat irakurketarekin: 'aldaketa teknologikoa etikoa eta inklusiboa denean, motibazioa lortzen da, etorkinak sisteman jakin beahr da eta jakingo dugu eta horrek motibazioa sortuko du'. Toñaren ustez, lan merkatuan sartzen diren eta sartuko diren migranteak bertakoek nahi ez duten sektoreetan ariko direla, 'zaintzan adibidez' eta horrek badu zergaitia: soldata baxuak.

'Soldatak, kontziliazioa eta lanpostuan pozik sentitzea' hori horiek dira, lan merkatuak epe laburrean izango dituen erronka handienak.