cerrar buscador

Futbola

1 / 30 Hurrengoa
Athletic 0-1 nagusitu da Mendizorrotzan, Alavesen aurka, lagunarteko neurketan

Norgehiagoka Gloriosas Astea izenekoaren testuinguruan jokatu dute. Marta Sanadrik egin du gola, 13. minutuan. 4.000 zale izan dira 100 urte bete berri dituen Gasteizko zelaian.

Martin Zubimendik lesioa du ezkerreko bizeps femoralean

Martin Zubimendik lesioa du ezkerreko bizeps femoralean

Realeko erdilaria asteartean lesionatu zen, Gipuzkoako taldearen entrenamenduan. "Ohiko jarduerara pixkanaka itzuliko da, eta lesioaren ezaugarrien eta bilakaera klinikoaren arabera" egingo du, zehaztu du klub txuri-urdinak.
Indautxu historikoak 100 urte bete ditu, eta beteranoen partida batekin ospatu du

Indautxu historikoak 100 urte bete ditu, eta beteranoen partida batekin ospatu du

Indautxuko eta Athleticeko beteranoak aritu dira partida berezi horretan. Halaber, Jose Angel Iribarrekin, Andoni Goikoetxearekin eta Manolo Delgadorekin izan gara, Athleticeko azken emaitzak hizpide.

Natalia Arroyo: ''Eskerrik asko!, pazientzia horregatik, zaleei, jokalariei''

Natalia Arroyo: ''Eskerrik asko!, pazientzia horregatik, zaleei, jokalariei''

Realeko entrenatzaileak iragarri duenez, 2023-24 denboraldia amaituta, ez du talde txuri-urdinean jarraituko. Arroyo hunkitu egin da, Realak zabaldutako bideo batean, klubari agur esan dionean.

Natalia Arroyok ez du Reala entrenatzen jarraituko datorren denboraldian

Natalia Arroyok ez du Reala entrenatzen jarraituko datorren denboraldian

Talde donostiarrak ohar batean asteazken honetan jakinarazi duenez, ekainaren 30etik aurrera Arroyok ez du Realeko nesken taldea gidatzen jarraituko.
Iker Muñoz: Jagobaren agurra zaila izan da denontzat; lan oso ona egin du Osasunan

Iker Muñoz: "Jagobaren agurra zaila izan da denontzat; lan oso ona egin du Osasunan"

Iker Muñoz Osasunako jokalariarekin hitz egin dugu Kirol Legez saioan.
Bina berdinduta, Bayern Munichen eta Real Madrilen arteko kanporaketa Bernabeun erabakiko da

Bina berdinduta, Bayern Munichen eta Real Madrilen arteko kanporaketa Bernabeun erabakiko da

Real Madril aurreratu zen markagailuan, Viniciusen gol batekin. Bigarren zatian, Bayernek emaitza irauli zuen arren, Viniciusek penaltiz sartutako golarekin, bina berdinduta amaitu zen neurketa.
Espainiako Federazioaren Diziplina Batzordeak agindu du partzialki ixtea Atletico Madrilen zelaia, bi partidaz

Espainiako Federazioaren Diziplina Batzordeak agindu du partzialki ixtea Atletico Madrilen zelaia, bi partidaz

Nico Williamsek Atletico Madril-Athletic partidan jasotako irainengatik erabaki du hori, eta, gainera, 20.000 euroko zigorra ezarri dio Atletico Madrili. Halaber, Ligak salatu du neurketa horretan Nico Williamsi zuzendutako "tximino soinua" izan zela.
EITBk bat egingo du Erreginaren Kopako finalaren harira Donostian egingo den festa handiarekin

EITBk bat egingo du Erreginaren Kopako finalaren harira Donostian egingo den festa handiarekin

Barça-Real finala zuzenean eskainiko du euskaraz, ETB2n eta eitb.eus-en, eta, nola ez, gertuko jarraipena egingo diote EITBko hedabideek kirol hitzordu garrantzitsu honi. Horrez gain, Saguesen antolatuko diren ekitaldietan ere izango da EITB haur eta gaztetxoei zuzendutako eskaintzarekin.
Muniain agurtzeko ekitaldia maiatzaren 13an izango da, San Mamesen

Muniain agurtzeko ekitaldia maiatzaren 13an izango da, San Mamesen

Jokalariaren kirol-ibilbidea errepasatzeaz gain, gonbidatu bereziak ere izango dira. Klubak azaldutakoaren arabera, zaleek doan sartu ahal izango dute, aldez aurretik sarreraren erreserba eginda.
Hypermotion Ligako 37. jardunaldiko partida guztietako golak

Hypermotion Ligako 37. jardunaldiko partida guztietako golak

Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako hogeita hamazazpigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
EA Sports Ligako 33. jardunaldiko partida guztietako golak

EA Sports Ligako 33. jardunaldiko partida guztietako golak

Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako hogeita hamahirugarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
Sancetek eta Galarretak lesio muskularrak dituzte eta baliteke Getaferen aurka baja izatea

Sancetek eta Galarretak lesio muskularrak dituzte eta baliteke Getaferen aurka baja izatea

Bi jokalariak "bilakaeraren zain" daude, eta "astearte honetan ez dira taldekideekin batera entrenatuko".
Eibar hirugarren postura jaitsi da, Albaceten 2-1 galduta

Eibar hirugarren postura jaitsi da, Albaceten 2-1 galduta

Quirlesek aurretik jarri du etxeko taldea, eta Bautistak banakoa egin du atsedenaldiaren atarian. Albaceteren garaipenaren gola Lander Olaetxeak egin du, 60. minutuan.
Realak Atletico Madrilen aurka galdu du 0-2

Realak Atletico Madrilen aurka galdu du 0-2

Realaren eta Atletico Madrilen arteko F Ligako 25. jardunaldiko neurketan, talde txuri-urdinak porrot egin du (0-2). Honekin, bederatzi partida doaz segidan garaipenik lortu gabe Ligan.

Arrasate: ''Gertatu ezin dena da 2. zatian egin duguna, ez gara Osasuna izan, eta hori ezin da errepikatu''

Arrasate: ''Gertatu ezin dena da 2. zatian egin duguna, ez gara Osasuna izan, eta hori ezin da errepikatu''

Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Los Carmenes estadioko prentsa-aretoan hitz egin du talde gorritxoak Granadaren aurka 3-0 galdu ostean EA Sports Ligako 33. jardunaldiko partida.

Osasunak porrota jaso du Granadaren aurka (3-0)

Osasunak porrota jaso du Granadaren aurka (3-0)

Nafarroako taldeak 3-0 galdu du Granadakoaren aurka, Jagoba Arrasateren mutilak ez baitira etxekoei erantzuteko gai izan. Pellistri, Unzuni eta Lucas Boye izan dira neurketako golegileak.
Ane Azkona: ''Hiru puntu hauek borrokan jarraitzeko konfiantza ematen digute''

Ane Azkona: ''Hiru puntu hauek borrokan jarraitzeko konfiantza ematen digute''

Athleticek 0-2 irabazi dio Eibarri Ipuruan jokatutako F Ligako 25. jardunaldiko euskal derbia. Azkona izan da golegilea, Amezagarekin batera, eta garaipenaz hitz egin du EITB Mediarekin.

F Ligako Eibar vs Athletic (0-2) euskal derbiko laburpena eta golak

F Ligako Eibar vs Athletic (0-2) euskal derbiko laburpena eta golak

Athleticek 0-2 irabazi dio Eibarri bi taldeek Ipuruan jokatutako F Ligako 25. jardunaldiko euskal derbia. Ane Azkona eta Jone Amezaga izan dira golegileak.

Ane Campos: ''Pena da akats txiki batean partida joatea''

Ane Campos: ''Pena da akats txiki batean partida joatea''

Eibarrek 0 eta 2 galdu du etxean Athleticen aurka jokatutako euskal derbia. Azkona eta Amezaga izan dira golegileak.

Athletic garaile Eibarren aurkako euskal derbian (0-2)

Athletic garaile Eibarren aurkako euskal derbian (0-2)

Zuri-gorriek 0-2ko emaitzarekin menderatu dituzte armaginak Ipuruan jokatutako F Ligako 25. jardunaldiko partidan. Azkona eta Amezaga izan dira golegileak.
Nico Williamsek Metropolitanon jasotako kantu arrazistak salatu egingo ditu Ligak

Nico Williamsek Metropolitanon jasotako kantu arrazistak salatu egingo ditu Ligak

Jokalariak partida ostean azaldu zuenez, "tximino soinuak" entzun zituen korner bat ateratzera joan zenean, eta "ez da normala zure azalaren koloreagatik irainak jasotzea", erantsi zuen. Poliziak dagoeneko identifikatu du irainen egilea.
Alavesek eta zaleek Mendizorrotzaren 100. urteurrena ospatu dute

Alavesek eta zaleek Mendizorrotzaren 100. urteurrena ospatu dute

Mendizorrotzak 100 urte bete zituen 2024ko apirilaren 24an, eta Alavesek Celtaren aurka jokatutako EA Sports Ligako 33. jardunaldiko partidaren aurretik, Gasteizko klubak eta haren zaleek mendeurrena ospatu zuten pankartekin, kantuekin eta euskal dantzekin.

Athletic Txapeldunen Ligatik urrundu da, Atleticoren etxean galduta (3-1)

Athletic Txapeldunen Ligatik urrundu da, Atleticoren etxean galduta (3-1)

Rodrigo de Paul, Correa eta Samu Lino izan dira etxeko taldearen golegileak, eta Nico Williamsek egin du bisitarien gola. Atletico 6 puntura du orain Athleticek, jokatzeko 15 geratzen direnean.
Nico Williams: ''Kornerra ateratzera joan naiz eta 2-3 zalek tximinoaren ohiuak egin dizkidate''''

Nico Williams: ''Kornerra ateratzera joan naiz eta 2-3 zalek tximinoaren ohiuak egin dizkidate''''

Athletic taldeko jokalariak irain arrazistak jasan behar izan ditu Athleticek Atletico Madrilen aurka Metropolitanon galdutako partidan (3-1).

Guridi: ''Denontzat partida berezia zen, irabaziz gero bagenekien salbazioarako pauso handia emango genuela''

Guridi: ''Denontzat partida berezia zen, irabaziz gero bagenekien salbazioarako pauso handia emango genuela''

Jon Guridi Alaveseko jokalariak Arabako taldeak Celtaren aurka bereganatutako garaipenari buruz hitz egin du EITB Mediarekin. Nurketako golegileetako bat izan da.

Alavesek Celta jipoituz ospatu du Mendizorrotzaren mendeurrena (3-0)

Alavesek Celta jipoituz ospatu du Mendizorrotzaren mendeurrena (3-0)

Alavesek partida oso ona jokatu du, eta hasieratik izan du mendean Celta. Simeone, Guridi eta Benavidez izan dira golegileak. Garaipen honekin, babazorroek esku-eskura dute salbazioa.
Almeria Bigarren Mailako taldea da matematikoki

Almeria Bigarren Mailako taldea da matematikoki

Getaferen aurkako porrotak (1-3) Hypermotion Ligara jaisteko txartela ziurtatu dio, Espainiako futbol maila gorenean bi urte eman ondoren.
Morcillok amesten jarraitzeko puntua eman dio Amorebietari (2-2)

Morcillok amesten jarraitzeko puntua eman dio Amorebietari (2-2)

Bizkaiko taldeak berdindu egin du (2-2) Burgosen aurka, Plantio estadioan jokatu den Hypermotion Ligako 37. jardunaldian. Bi gol kontra zituela galtzen joan ondoren, Morcillok markagailua berdintzea lortu du, bi minutuan bi gol sartuta.
Mendizorrotzak 100 urte bete ditu

Mendizorrotzak 100 urte bete ditu

Mendizorrotzako futbol zelaia 1924ko apirilaren 27an inauguratu zuten, eta 2024ko apirilaren 27an 100 urte bete ditu.
Realak David Silva omendu du Reale Arenan

Realak David Silva omendu du Reale Arenan

Realak omenaldi beroa egin dio David Silva talde txuri-urdineko jokalari ohiari Real Arenan, Ligako RealMadrilen kontrako partida hasi aurretik. Kanariarrak erretiroa hartu zuen iragan denboraldi amaieran. Klubaren urrezko intsignia jarri diote, eta kanariarrak zaleen txalo zaparrada jaso du.

Mikel Oyarzabal: ''Horrela jokatzen badugu, helduko dira golak eta garaipenak''

Mikel Oyarzabal: ''Horrela jokatzen badugu, helduko dira golak eta garaipenak''

Realak, ondo jokatu badu ere, 0-1 galdu du Real Madrilen aurka. Hala ere, Mikel Oyarzabal baikor agertu da eta Europa Ligan sartzea euren esku dagoela azpimarratu du.

Reala izan da nagusi partidan, baina garaipena Real Madrilek eskuratu du (0-1)

Reala izan da nagusi partidan, baina garaipena Real Madrilek eskuratu du (0-1)

Txuri-urdinek norgehiagoka ona jokatu dute, baina ez dute Real Madrilen ate aurrean asmatu, eta Ancelottiren taldeak irabazi du, Arda Gülerrek sartutako golari esker. Take Kubok berdinketaren gola egin du, baina epaileak baliorik gabe utzi du, VAReko epaileak jokaldia berrikusteko eskatu ostean.
Eibar eta Athleticen arteko derbia zuzenean ETB1n eta eitb.eusen, igandean, 12:00etatik aurrera

Eibar eta Athleticen arteko derbia zuzenean ETB1n eta eitb.eusen, igandean, 12:00etatik aurrera

F Ligako 25. jardunaldian, Eibarrek eta Athleticek indarrak neurtuko dituzte Ipurua futbol zelaian. Armaginek jaitsiera postuak zazpi puntura dituzte, David Aznarren taldeak berriz, hirugarren tokira hurbildu nahi du. Beste alde batetik, Realak, Atletico Madril hartuko du igande arratsaldean.

Erregina Kopako finalerako sarrerak astelehenetik aurrera erosi ahal izango dira

Erregina Kopako finalerako sarrerak astelehenetik aurrera erosi ahal izango dira

Realak eta Bartzelonak maiatzaren 18an, larunbata, jokatuko dute titulua, 19:00etatik aurrera, Romareda futbol zelaian.
Fernandez de Troconiz: ''Misterraren berritzea bigarren mailara pasatzen da helburuak lortu arte''

Fernandez de Troconiz: ''Misterraren berritzea bigarren mailara pasatzen da helburuak lortu arte''

Alfonso Fernandez de Troconiz Alaveseko presidenteak Garcia Plazaren balizko berritzeari buruz hitz egin du Radio Vitorian. "Misterraren berritzea bigarren mailara igaro da denboraldiko helburuak lortu arte", adierazi du Arabako taldeko presidenteak.

Nondik datorkio izena Mendizorrotzari? Santiago de Pablo historialariak, 100 urte betetzen duen zelaiaz

Nondik datorkio izena Mendizorrotzari? Santiago de Pablo historialariak, 100 urte betetzen duen zelaiaz

Larunbatean, hilaren 27an, 100 urte beteko dira Mendizorrotzan historiako lehenengo partida jokatu zutenetik; Santiago de Pablo historialariak EITB Mediarekin hitz egin du, eta zelaiaren gaineko hainbat istorioren eta bitxikeriaren berri eman digu. 

Nahikari Garcia: ''Azken neurketa galdu ondoren, derbian hiru puntu eskuratzeko gogoz gaude''

Nahikari Garcia: ''Azken neurketa galdu ondoren, derbian hiru puntu eskuratzeko gogoz gaude''

Nahikari Garcia, zuri-gorrien aurrelariak, Eibarren aurkako derbiaren atarikoan, taldea bolada ona berreskuratzeko gogoz dagoela aitortu du. Era berean, "denboraldi amaierara begira, anbizio handia dutela" aipatu du.

EA Sports Ligako 35. jardunaldiko Athletic-Osasuna derbia maiatzaren 11n jokatuko dute, larunbatez, 21:00etan

EA Sports Ligako 35. jardunaldiko Athletic-Osasuna derbia maiatzaren 11n jokatuko dute, larunbatez, 21:00etan

Alaves-Girona partidak emango dio hasiera jardunaldi horri, ostiralean, eta Bartzelona-Reala neurketak itxiko du, astelehenean. Aste horretan bertan, asteartean, Osasuna-Mallorca eta Real Madril-Alaves partidak jokatuko dituzte; Celta-Athletic asteazkenean da, eta Reala-Valentzia, ostegunean.
Espainiako Gobernuak esku hartu du Espainiako Futbol Federazioan

Espainiako Gobernuak esku hartu du Espainiako Futbol Federazioan

Kirol Kontseilu Gorenak Gainbegiratze, Normalizazio eta Ordezkaritza Batzorde bat sortzeko erabakia berretsi du, datozen hilabeteetan Espainiako Futbol Federazioaren funtzionamendua gidatzeko.
1 / 30 Hurrengoa

Emaitzak

jardunaldia 34

Getafe OR21:00 Athletic
R. Sociedad LR14:00 Las Palmas
R. Madril LR16:15 Cadiz
Girona LR18:30 Bartzelona
Mallorca LR21:00 At. Madril
Osasuna IG14:00 Betis
Celta IG16:15 Vila-real
Valentzia IG18:30 Alaves
Rayo Vall. IG21:00 Almeria
Sevilla IG21:00 Granada

  • F Liga 2023-2024

    F Liga 2023-2024

    Espainiako emakumezkoen futbol liga partidak eta albisteak eitb.eus-en

  • Errege Kopako finala

    Errege Kopako finala

    Zein taldek irabaziko du aurten Errege Kopako finala? Albiste eta bideo guztiak eitb.eus-en

  • Golak

    Golak

    Santander eta SmartBank ligetako laburpen bideoak eta jokaldirik onenak eitb.eus-en.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • OR.
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
02 20:30 - 22:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroaren aurkezpena
24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa