Helegiteak aurkezteko epea amaituta, ostiraletik aurrera parlamentario aktak jaso ahalko dituzte. Sumar eta Voxeko legebiltzarkideak izango dira akreditatzen aurrenekoak.
Jaurlaritza berriaren inguruko negoziaketak abiatu dituzte EAJk eta PSEk astelehen honetan, eta lehenengo bileraren ostean PSE-EEko idazkari nagusiak azaldu duenez, datozen asteetan zehaztuko dute bi alderdiek legegintzaldi berriaren bide-orria.
Negoziazioak abiatu dituzte 11:30ean Sabin Etxean. Andoni Ortuzar, Imanol Pradales, Joseba Aurrekoetxea eta Bakartxo Tejeria (EAJ) eta Eneko Andueza, Miguel Angel Morales eta Begoña Gil (PSE-EE) izan dira bileran.
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia puntu-puntuan heldu da jeltzaleen egoitzara, eta ez ditu adieazpenik egin. Gobernua osatzeko lehenengo bilera dute gaur bi alderdiek.
Bi alderdiek bat datoz Mahaia eratzeko bilkura eta Bateraezintasunen Osoko Bilkura Europako Hauteskundeen kanpaina hasi aurretik egitean. Maiatzaren 23an da kanpaina hastekoa.
Bilera 11:30ean egingo da Sabin Etxean. EAJren izenean Andoni Ortuzar, Imanol Pradales, Joseba Aurrekoetxea eta Bakartxo Tejeriak parte hartuko dute, eta PSE-EEko ordezkaritza Eneko Andueza, Miguel Angel Morales eta Begoña Gilek osatuko dute. Bestalde, EAJk ez du bilera errondarik egingo.
EH Bilduren lehendakarigaiak ohartarazi duenez, "ez da gehiengo abertzalerik eta ezkerrekorik EH Bildu gabe". Ildo horretan, esan du orain dela hitz egiteko momentua, eta ez duela balio gero EAJ-PSEren gobernuaren "hipotekak" koalizio subiranistari "bere gain hartzea exijitzea".
Araban, EAJk azken eserlekua ken diezaioke EH Bilduri; Bizkaian, Sumar PSE-EEri kentzetik gertu dago; eta Gipuzkoan, koalizio subiranistak azken eserlekua lor dezake, sozialisten kaltetan, baina oso zaila edo ia ezinezkoa da.
EH Bilduko buruzagiak "joko arau ezberdinak" eskatu dizkie jeltzaleei eta sozialistei: "Bestela, betikoak izango dira betikoa egiten". Bestalde, EAJ-PSE ituna tarteko, Legebiltzarreko Mahaian dagozkien bi lekuetatik bakarra izango dutela aurreikusi du. "Legitimoa da baina ez demokratikoa".
Alberto Núñez Feijook "zoriondu" egin du Pedro Sanchez EH Bilduk A21eko hauteskundeetan lortutako emaitzagatik. Espainiako Gobernuko presidentea, bere aldetik, euskal hautesleek inbestidurako blokeari emandako babesaz harro agertu da.
EAJren EBBko presidentearen aburuz, EH Bilduk lortu dituen "emaitza nabarmenak" gorabehera, koalizioak "ezin du kanpotik Jaurlaritzaren politika baldintzatu". Hala, uste du ez dutela gobernatzeko modua aldatu behar, bai, ordea, herritarrek hauteskundeetan emandako "abisua" kontuan hartu.
EAJk eta PSE-EEk gobernu akordioa laster itxiko dutela uste du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak, eta negoziazio horietan eztabaida batzuk ez mugatzeko eskatu die.
Andoni Ortuzar EBBren presidenteak gobernu programan negoziaketan zentratzea eskatu du, karguak banatzeaz hitz egin baino lehenago. Esan duenez, 2020an etxean geratu ziren EAJren boto emaileen zati baten botoak berreskuratu dituzte oraingoan.
EAJk PSE-EErekin duen gobernu akordioa berritzearen aldeko apustua egiten du. Andoni Ortuzar presidentearen ustez, bi alderdiek gobernu programa komuna negoziatu behar dute orain, eta geroago hitz egingo dute karguen banaketaz.
EH Bilduko Mahai Politikoak bilera egin du gaur arratsaldean, hauteskunde-eguneko emaitzen irakurketa sakonagoa egiteko. Otegiren hitzetan, boto-emaileek "politika abertzaleagoak, politika suberanistagoak eta ezkerreko politikak" eskatu dituzte.
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak uste du ziklo politiko berri bati hasiera eman diotela azken hauteskundeek, eta gobernantza eredu berri bati irekiera eman behar zaiola aldarrikatu du.
Bi alderdiek berdindu egin dute 27na eserlekurekin, baina EAJk babes handiagoa jaso du EAEn botoetan. Lurralde historikoei dagokienez, Bizkaian jeltzaleek jarraitzen dute lehen indar gisa, eta EH Bildu Araban eta Gipuzkoan izan da nagusi.
PSNren idazkari nagusi gisa egindako adierazpenetan, Chivitek esan du hauteskundeen emaitzak biztanleriaren "kezka eta lehentasunen" isla direla, eta tartean ez dago "agenda subiranista". Horren ustez, hurrengo Jaurlaritzak ere horiek izan beharko lituzke abiapuntu.
Hauteskundeen biharamunean nola sentitzen den galdetuta, Iñigo Urkulluk esan du "barne bake handia" duela. Lehendakariak ez ditu atzoko hauteskundeetako emaitzak baloratu nahi izan. "Agintaldia bukatzean zentratuta nago", adierazi du.
Elkarrekin Podemosen koordinatzaile nagusiak onartu du Legebiltzarretik kanpo geratzea ez zela "aurreikus zitekeen zerbait, baina bai aukera asko zituena".
Buruzagi jeltzaleak ez du ia zalantzarik egin. Gasteizko Gobernuan azken legealdiotako formula errepikatzeko aukera ziurtzat jo du, horretarako PSE-EEk mahai gainean jarriko dituen baldintzak ere zorroztu egingo direla jakitun.
Mapa politiko berria marraztu dute igandeko hauteskundeek, eta hori argi ikusiko da Gasteizko Ganberaren eserlekuen koloreetan: EAJk eta EH Bilduk 27na ordezkari izango dituzte, PSE-EEk 12, PPk 7, eta Sumarrek eta Voxek, bana.
Sumar mugimenduko kidearen hitzetan, Jon Hernandezek eserlekua lortu izanak bide bat markatuko du, eta ahalmena emango die politika aurrerakoiak Legebiltzarrera eramateko. "Hori zen gure helburua zentzu honetan".
Laura Garrido Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusia pozik agertu da EAEko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan alderdiak izan duen igoerarekin eta politikak egiterako garaian eta neurri ezberdinak aurrera ateratzerako orduan erabakiorrak izatea nahi du.
Arabako zerrendaburuaren esanetan, orain "ezkerreko politikak bultzatzen jarraitzeko unea" da. "Ezkerreko gehiengoa izango dugu berriro Eusko Legebiltzarrean, baina berriro aterako da aurrerakoia ez den Gobernu bat", esan du.
PSE-EEren Politika Autonomiko eta Politika Publikoen idazkariaren esanetan, "oso pozik" daude lortutako emaitzekin, "kanpaina oso polarizatu batean, PSE-EEk bere lekua topatu baitu". Negoziazioak hizpide, gobernuko "eremu guztietan eragina izaten" saiatuko direla azpimarratu du.
Azkenean, EAJk 29.000 botoko aldea lortu du, eta koalizio subiranistak emaitza historikoak izan ditu. Bestalde, PSE-EEk 12 legebiltzarkide erdietsi ditu (+2), PPk 7 (+1) eta Sumarrek eta Voxek, bana.
EAJk eta PSE-EEk eutsi ahalko liokete egungo koalizio gobernuari apirilaren 21eko hauteskundeen ostean; izan ere, jeltzaleek eta sozialistek 39 legebiltzarkide batuko lituzkete, eta 38 behar dira gehiengo osoa izateko.