cerrar buscador

Euskal pilota gaur, azken albisteak eta emaitzak - EITB

Pilota

Zuzenean

Erremontari

Teknologia berriei esker, kantxan kokatuko gaitu saioak. Sei bikote arituko dira lehian.

Zuzenean

Erremontari

Teknologia berriei esker, kantxan kokatuko gaitu saioak. Sei bikote arituko dira lehian.

''Erremontari'' saioko 4. denboraldia

Pilota eskuz: Profesionalak

ETB Kantxa programako pilota partiden emanaldiak: Binakako txapelketa, banakako txapelketa, jaialdiak...

Pilota eskuz: Profesionalak

ETB Kantxa programako pilota partiden emanaldiak: Binakako txapelketa, banakako txapelketa, jaialdiak...

1 / 30 Hurrengoa
Ezkurdiak eta Elordik hautatu dituzte iganderako pilotak

Ezkurdiak eta Elordik hautatu dituzte iganderako pilotak

Igandean Joseba Ezkurdiak eta Aitor Elordik indarrak neurtuko dituzte Bizkaia Frontoian. Larunbateko Artolaren eta Zabalaren arteko partidak baldintzatuko du neurketa, izan ere, errioxarrak irabaztekotan biak finalerdietatik kanpo egongo lirateke. Materialarekin "gustura" geratu dira.

Sagardoaren Txapelketaren ikusgarritasuna eta zirrara, Erremontari saioaren laugarren denboraldian

Sagardoaren Txapelketaren ikusgarritasuna eta zirrara, "Erremontari" saioaren laugarren denboraldian

EITBren babesarekin urtez urte sendotuz doan lehiaketa nobedadez josita dator: aurten ostegunetan jokatuko dira partidak, finala izan ezik; pilotari guztiek pultsometroa eramango dute; eta bikote bakoitzak kapitain bat izango du, kirol esparruko aditu bat, bikoteari laguntza emango diona.
Artola eta Zabalak materiala hautatuta asteburuko partidarako

Artola eta Zabalak materiala hautatuta asteburuko partidarako

Artola eta Zabalak larunbatean Labriten jokatuko duten partidarako materiala aukeratu dute astearte goizean zazpi minututan. Artola, jada, final erdietan sailkatuta dago. Zabalak Artola irabaziko balu final erdietan sailkatuko litzateke.

Pozik eta finalerako prest igandean Bizkaia Torneoko finala jokatuko duten protagonistak

Pozik eta finalerako prest igandean Bizkaia Torneoko finala jokatuko duten protagonistak

Torneoa garrantzitsua da pilotari hauentzat, egonkortzen ari dela diote.
Ostegunean abiatuko da 2024ko Erremontari saioa

Ostegunean abiatuko da 2024ko "Erremontari" saioa

Sei bikotek parte hartuko dute, eta aurrekoetan ez bezala, bikote bakoitzak kapitain bat izango du. Ligaxka eta finalerdiak ostegunetan jokatuko dira, eta finala, berriz, ekainaren 24an, astelehena. Partida guztiak ETBk eta eitb.eus-ek emango dituzte.
Aitor Erauzkin: 60 final izango dira asteburuan, inoizko kopururik potoloena

Aitor Erauzkin: "60 final izango dira asteburuan, inoizko kopururik potoloena"

Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren zuzendari teknikoak azpimarratu digu kopuruak gora egin duela, neurri handi batean pilota egokituko finalak sartu dituztelako.
''Erremontari'', maiatzaren 2tik ekainaren 24ra

''Erremontari'', maiatzaren 2tik ekainaren 24ra

Saioaren laugarren ekitaldia abian da eta zenbait berritasunekin. Sei bikote lehiatuko dira, eta bikote bakoitzak kapitain bat izango du.

Irazustabarrena-Galdos vs Martin-Gorostiaga pala finala, igandean, ETB1en

12:00etatik aurrera, nor baino nor gehiago izango dira Irazustabarrena-Galdos eta Martin-Gorostiaga bikoteak, Bizkaia pilotalekuan.

Abian da ''Erremontari'' saioaren laugarren ekitaldia

Abian da ''Erremontari'' saioaren laugarren ekitaldia

Lehia maiatzaren 2an, ostegunean, hasiko da eta partidak ostegunetan jokatuko dira, finala izan ezik, ekainaren 23an, astelehena, jokatuko baita.

Altuna eta Laso, asteburuko protagonistak

Altuna eta Laso, asteburuko protagonistak

Amezketakoa bete-betean sartu da txapelketan, Jose Javier Zabaletari errepasoa emanda (6-22). Darioren aurka jokatuko du ligaxkako azken jardunaldian. Unai Laso, aldiz, finalerdietan da jada, Altunaren garaipenari esker.

2024ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia

2024ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia

2024ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 5ean hasi zen, eta ekainaren 2an bukatuko da. Finala Bizkaia Frontoiak hartuko du.
Altunak Zabaletaren aurka lortutako garaipenak (6-22) finalerdietako txartela eman dio Unai Lasori

Altunak Zabaletaren aurka lortutako garaipenak (6-22) finalerdietako txartela eman dio Unai Lasori

Amezketako aztia jaun eta jabe izan da Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako partidan. Zabaleta 3 eta 0 aurreratu da, baina Altunak partida hautsi du 0 eta 13ko partzialari esker. Etxarreneko atzelaria finalerdietan sartzeko aukerarik gabe geratu da.

Unai Lasok bigaren puntua lortu du, Dariori 11 eta 22 irabazita

Unai Lasok bigaren puntua lortu du, Dariori 11 eta 22 irabazita

Nafarrak sakean oinarrritu du garaipena. Errioxarrak lehen zatian eutsi dio Lasori, baina 9nakoaren ostean, Laso nafarra jaun eta jabe izan da.

Mugartegi-Merino eta Erkiaga-Del Rio bikoteak nagusitu dira Araba Euskaraz Master Series txapelketan

Mugartegi-Merino eta Erkiaga-Del Rio bikoteak nagusitu dira Araba Euskaraz Master Series txapelketan

Emakumezkoen finalean, Erika Mugartegik eta Naroa Merinok mendean hartu dituzte Maite Ortiz de Mendibil eta Arai Lejardi hiru jokotan (15-14, 11-15 eta 5-2). Gizonezkoenean, Aritz Erkiaga eta Julen del Rio bi jokotan (15-10 eta 15-11) gailendu zaizkie Xabier Barandikari eta Unai Lekerikari.

Erkiaga-Zabala eta Erika-Mercadie, txapeldun Donibane Lohizuneko All Starren

Erkiaga-Zabala eta Erika-Mercadie, txapeldun Donibane Lohizuneko All Starren

Erkiagak eta Zabalak 15-10, 12-15 eta 5-2 irabazi diete Laduche-Lekerikari. Emakumekoetan, berriz, Erika eta Mercadie gailendu dira Sorozabal eta Maialenen aurrean (10-15, 15-14 eta 4-4).

Zesta All Star txapelketako finalak ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en

Zesta All Star txapelketako finalak ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en

Gizonezkoen finala Erkiaga-Zabala eta Laduche-Lekerika bikoteek jokatuko dute; emakumezkoenean, ordea, Sorozabal-Maialen eta Erika-Mercadié izango dira aurrez aurre. Bi partidak ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango dira, 22:15etik aurrera.

Altunak eta Zabaletak materiala aukeratu dute igandeko partida garrantzitsuari begira

Altunak eta Zabaletak materiala aukeratu dute igandeko partida garrantzitsuari begira

Jokin Altuna eta Jose Javier Zabaleta izango dira aurrez aurre Eibarko Astelena pilotlekuan. Finalerdietarako txartela lortzeko partida erabakigarria izango da, Zabaletak Darioren aurka galdu baitzuen (22-17), eta Altunak Lasoren aurka (7-22).

Dariok eta Lasok larunbatean jokatuko duten partidarako materiala hautatu dute

Dariok eta Lasok larunbatean jokatuko duten partidarako materiala hautatu dute

Labriten arituko dira nor baino nor gehiago. Puntu bana dute, aurreneko jardunaldian garaipena lortu baitzuten, eta, hortaz, larunbatean garaile irtengo denak aukera handia izango du finalerdietarako sailkatzeko.

Zesta-punta Bilboko erdigunera iritsiko da Iron Cup txapelketari esker

Zesta-punta Bilboko erdigunera iritsiko da Iron Cup txapelketari esker

Maiatzaren 3tik ekainaren 7ra jokatuko dute Bilboko Deportivo frontoian Iron Cup txapelketa, Jai Alai League zirukuituaren baitan. Egungo zestalari onenak bilduko ditu, eta emakumeen txapelketa ere jokatuko dute.

Jai Alai Iron Cup txapelketa egingo dute Bilbon, Jai Alai Leaguen egutegian

Jai Alai Iron Cup txapelketa egingo dute Bilbon, Jai Alai Leaguen egutegian

Hala, Bizkaiko hiriburuak bat egingo du Jai Alai League zesta-punta lehiaketa handiarekin. Deportibo frontoian jokatuko dituzte partidak, maiatzaren 3tik ekainaren 7rako ostiraletan.
Artolaren eta Lasoren asteburuko erakustaldien analisia

Artolaren eta Lasoren asteburuko erakustaldien analisia

Iker Iriarte Artolaren botilleroari elkarrizketa. Tertulian, Mikel Idoate eta Iñaki Iza tertulian. Leire Galeano Ados Pilotako binakakoan txapeldun. Xabi Barandika, berragerpena 8 hilabeteren ostean. Eta Mikel Mancisidor, Euskal Herriko elite txapelduna.

Mikel Mancisidor: Herrian irabaztea beti da berezia

Mikel Mancisidor: "Herrian irabaztea beti da berezia"

Puntista mutrikuarrak Euskal Herriko Elite txapelketako finala irabazi zun jaioterrian. Goitiarekin bikotea osatuz, Celaya eta Bailo menderatuz zituzten.
Xabi Barandika: Horrelako lesio baten aurrean norbere esku dagoen guztia jarri behar da ondo osatzeko

Xabi Barandika: "Horrelako lesio baten aurrean norbere esku dagoen guztia jarri behar da ondo osatzeko"

Puntista gernikarra ostiralean berragertu zen 8 hilabeteko lesioaren ostean. Gasteizko Masters Seriesean finalerdia irabazi zuen.
Leire Galeano: Herrian jokatzea polita izan da, baina urduritasuna eragin dit

Leire Galeano: "Herrian jokatzea polita izan da, baina urduritasuna eragin dit"

Antzuolako pilotariak jaioterrian lortu zuen Ados Pilota Klubaren binakako txapelketako finala irabaztea. Ruiz den Infanterekin batera, Barrokal/Agirre bikotea menderatu zuen.
Unai Lasok bueltan dela erakutsi du, Altuna III.aren aurkako erakustaldian

Unai Lasok bueltan dela erakutsi du, Altuna III.aren aurkako erakustaldian

Aldakan izandako ebakuntzaren osteko urte gogorraren ostean, Unai Lasok maila bikaina erakutsi zuen igandean, Altuna III.a zazpi tantutan utzi eta gero.

Lasok Altuna jipoitu du lehen jardunalditik atzeratutako partidan (7-22)

Lasok Altuna jipoitu du lehen jardunalditik atzeratutako partidan (7-22)

Nafarrak erakustaldia eman du Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Laso Altuna baino askoz gehiago izan da jokoaren arlo guztietan eta bere lehen puntua eskuratu du.

Jabalera eta Goikoetxea IV, Berria Txapelketako irabazleak

Jabalera eta Goikoetxea IV, Berria Txapelketako irabazleak

Jabalerak eta Goikoetxea IV.ak osatutako bikoteak irabazi du erremonteko Berria Txapelketa, finalean Gurrutxaga eta Aiestaran VI.a menderatuta (4-15, 15-12 eta 1-8).

Ruiz de Infante-Galeano bikoteak irabazi du Ados Pilota Txapelketa

Ruiz de Infante-Galeano bikoteak irabazi du Ados Pilota Txapelketa

Ainhoa Ruiz de Infante eta Leire Galeano dira Ados Pilota Txapelketako txapeldunak. Finalean 22-17 gailendu zaizkie Maddi Barrocal-Naroa Agirre bikoteari.

Zabalaren garaipenak finalerdietarako txartela eman dio Iñaki Artolari (11-22)

Zabalaren garaipenak finalerdietarako txartela eman dio Iñaki Artolari (11-22)

Errioxarra 11 eta 22 gailendu zaio Joseba Ezkurdiari Labriten jokatutako partidan. Ezkurdiak neurketa kaskarra jokatu du eta Zabala askoz gehiago izan da. 

A. Goitia eta ''Manci'', zestako elite mailako txapeldun

A. Goitia eta ''Manci'', zestako elite mailako txapeldun

Alex Goitiak eta Mikel Mancisidorrek 'Mancik' Euskal Herriko elite mailako txapela jantzi dute. Hirugarren seta behar izan dute Martin Ormaetxea eta Ruben Bailo mendean hartzeko. Lehenengoan 13 eta 15 galdu arren, bigarrenean 15 eta 5 gailendu eta joko erabakigarrian 5 eta 4 nagusitu dira.

1 / 30 Hurrengoa

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • OR.
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
24 Zuzenean 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

Emaitzak

jardunaldia 34

Getafe OR21:00 Athletic
R. Sociedad LR14:00 Las Palmas
R. Madril LR16:15 Cadiz
Girona LR18:30 Bartzelona
Mallorca LR21:00 At. Madril
Osasuna IG14:00 Betis
Celta IG16:15 Vila-real
Valentzia IG18:30 Alaves
Rayo Vall. IG21:00 Almeria
Sevilla IG21:00 Granada

INFOGRAFIA

  • Unai Laso gaur

    Unai Laso gaur

    Noiz jokatuko du hurrengo partida Baikoko aurrelari nafarrak?