cerrar buscador

kirolak

- ERREGINA KOPAKO FINALA

3:46

Bartzelona - Reala (8-0): Erregina Kopako finaleko golak

EITB MEDIA

Bartzelonak ez dio inolako aukerarik eman Realari Erregina Kopako finalean, eta talde txuri-urdinak gol erauntsia jasan du: 8-0. Ona Battlek (2), Graham Hansenek (2), Salma Paralluelok, Marionak (2) eta Claudia Pinak sartu dituzte golak.

1:33

ERREGINA KOPAKO FINALA

Amaiur Sarriegi: ''Kolpe oso gogorra da, baina ikusta zenbat jende mugitu dugun garaipen txiki bat ere bada''

EITB MEDIA

Amaiur Sarriegi Realeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du Bartzelonaren aurka Erregina Kopako finala 8 eta 0 galdu ostean. Burumakur azaldu da, txuri-urdinek kolpe latza jaso baitute.

1:13

ERREGINA KOPAKO FINALA

Garbiñe Etxeberria: ''Zaleen laguntza izugarria izan da; eta emaitza, gogorra''

EITB MEDIA

Realeko kirol zuzendariak Zaragozan izandako giroa bikaina azpimarratu du eta, finalari lotuta, Bartzelonaren golak azkarregi iritsi direla adierazi du.

1:22

ERREGINA KOPAKO FINALA

Nerea Eizagirre: ''Pena ematen dit zaleengatik, baina Realak aukera gehiago izango ditu titulu bat lortzeko''

EITB MEDIA

Nerea Eizagirrek aitortu du oso gogorra izan dela Bartzelonaren aurka 8-0 galdu izana, baina azpimarratu du balioan jarri behar dela azken bost urteotan lau final jokatu dituztela, eta ziur agertu da aurrerantzean aukera gehiago izango dituztela eta Realak, azkenean, tituluren bat eskuratuko duela.

0:43

ERREGINA KOPAKO FINALA

Irene Paredes: ''Aurkaria errespetatu nahian, gure lana egiten jarraitu dugu''

Irene Paredes Bartzelonako atzelari eta Realeko jokalari ohiak onartu duenez, bere taldea hasieratik nagusi izan da txuri-urdinen aurkako Erreginaren Kopako finalean.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
19 10:15 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamabosgarren etapa
19 11:20 - 13:45 MENDI LASTERKETAK | Kolitza Trail
09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
19 12:00 - 14:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak (Etxebarria)
19 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Altuna III vs Artola
1:30

ERREGINA KOPAKO FINALA

Realzaleak eta jokalariak bat eginda, Erregina Kopako finalean jipoia jaso ostean

EITB MEDIA

Bartzelona Erregina Kopako finalean jaun eta jabe izan bada ere, Euskal Herritik Zaragozara joandako zale txuri-urdinek hasieratik amaierara arte babestu dute euren taldea, eta jokalariek esker ona adierazi diete, behin partida amaituta.

ERREGINA KOPAKO FINALA

Buruz Burukoa

Finalerdia

1:21

Alaves

LaLiga EA Sports

  • Alaveseko jokalariak, Carlos Vicenteren gola ospatzen

    Alaveseko jokalariak, Carlos Vicenteren gola ospatzen. Argazkia: Efe.

Alavesek garaipenarekin agurtu du denboraldia etxean (1-0)

EITB MEDIA

Luis Garcia Plazaren taldea Getaferi gailendu zaio Mendizorrotzan, Carlos Vicentek neurketako 12. minutuan egindako golari esker.

kirolak

- Alaves 1-0 Getafe

1:25

Luis Garcia Plaza: ''Bigarren zatia, ezabatuz gero, hobe, oso aspergarria izan da''

(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Alavesek 1 eta 0 irabazi dio Getaferi Mendizorrotzan, Carlos Vicentek 12. minutuan egindako golari esker.

Futbola

Hypermotion Liga

  • Jon Morcillo, Tenerife-Amorebieta partidan. Argazkia: @SDAmorebieta

    Jon Morcillo, Tenerife-Amorebieta partidan. Argazkia: @SDAmorebieta

Amorebietak mailari eusteko lehian jarraitzen du, Tenerifen irabazita (0-1)

EITB Media

Amorebietaren gola Iker Unzuetak sartu du, penaltiz, bigarren zatiaren hasieran. Urdinek jaitsierako postuetan segitzen dute, baina salbazioa puntu bakarrera dute orain.

kirolak

- 2025era arte berritu du

0:55

Valverde: ''Urtez urte berritzea gustatzen zait, gehienbat ez dudalako arazo izan nahi klubarentzat''

EITB MEDIA

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eskaini du Lezaman, klub zuri-gorriarekin kontratua 2025eko ekainaren 30era arte luzatu eta biharamunean. (adierazpenak gaztelaniaz)

Italiako Giroa 2024

14. ETAPA

1:36

Filippo Ganna gailendu da Italiako Giroko bigarren erlojupekoan

EITB Media

Italiako txapeldunak saio bikaina egin du. Tadej Pogacar izan da bigarrena, eta Thymen Arensman geratu da hirugarren.

Beste kirolak

EUROPAKO TXAPELKETA

  • Maialen Chourraut. Artxiboko argazkia.

    Maialen Chourraut. Artxiboko argazkia.

Maialen Chourrautek hamaikagarren amaitu du eslalomeko Europako Txapelketako finala, K1 mailan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Zigorra jaso du ate bat pasatu gabe utzi ostean. Klaudia Zwolinska poloniarra izan da irabazlea.

0:39

Erreginaren Kopako Finala

Saguesko ''zaleen gunea'' ireki dute, Kopako finalaren giroaz gozatu ahal izateko

EITB MEDIA

19:00etan Realak eta Bartzelonak jokatuko duten partida ikusteko pantaila erraldoia jarri dute, eta egun osoko festa izango da, hainbat ekitaldi eta musikarekin.

0:35

Erreginaren Kopako finala

Donostiatik Zaragozara abiatu dira zale txuri-urdinak, motxilak ilusioz beteta daramatzatela

EITB MEDIA

09:30 aldera atera dira Gipuzkoako hiriburutik, hainbat autobusetan, 19:00etan Bartzelonaren aurka Zaragozan izango den Erreginaren Kopako finalaz gozatzeko asmoz.

Reala

Erreginaren Kopa

0:39

Reala eta Bartzelona, Erreginaren Kopako beste final baten aurrean

AGENTZIAK | EITB Media

Finala larunbatean jokatuko da, 19:00etatik aurrera, Romareda zelaian. Bartzelona faborito argia izan arren, txuri-urdinak Ligako denboraldi gorabeheratsuari buelta ematen saiatuko dira.

3:23

Erregina Kopa

Nerea Eizagirre: ''Amesten eta sinisten dugu titulu hori irabazteko aukerak ditugula''

Realak eta Bartzelonak bihar, hilak 18, jokatuko dute Erregina Koparen 42. edizioko finala, 19:00etatik aurrera, La Romareda futbol-zelaian. "Amesten eta sinisten dugu titulu hori irabazteko aukerak ditugula", adierazi du, besteak beste, Realeko kapitainak finalaren atarikoan.

0:25

Erregina Kopa

Aperribay: ''Romaredak oroitzapen onak ekartzen dizkit''

EITB MEDIA

Jokin Aperribay Realeko presidenteak komunikabideekin hitz egin du talde txuri-urdina Zaragozarantz abiatu aurretik. Realak Erregina Kopako finala jokatuko du Bartzelonaren aurka maiatzaren 18an.

Pilota

3. jardunaldia

  • Laduche-Manci vs Erkiaga-Ibarluzea

    Laduche-Manci vs Erkiaga-Ibarluzea Argazkia: Jai Alai News

Aritz Erkiagak galdu egin du Bilboko Iron Cup txapelketan, 18 garaipen jarraian eskuratu ostean

EITB MEDIA

Iron Cupeko 3. jardunaldian, Aritz Erkiagak galdu egin du, Ibarluzearekin batera, baina, hala ere, multzoko lehen postua lortu dute, eta finalerdietara igaro dira. Urrutia eta Del Rio ere heldu dira finalerdietara, balentria eginda.

Athletic Club

Kontratu berritzea

1:00

Valverdek 2025era arte jarraituko du Athleticen

EITB Media

Athleticek eta Ernesto Valverdek akordioa adostu dute, eta Txingurrik beste denboraldi batez jarraituko du talde zuri-gorrian.

Alaves

Kontratu berritzea

0:23

Garcia Plaza entrentzaileak kontratua berritu du Alavesekin 2026ra arte

EITB Media

Luis Garcia Plazak Gasteizko taldea zuzentzen jarraituko du. Madrilgo teknikariak bste bi urtez berritu du kontratua.

Reala

36. jardunaldia

  • Realeko jokalariak, pozarren, Andre Silvak gola sartuta. Argazkia: EFE.

    Realeko jokalariak, pozarren, Andre Silvak gola sartuta. Argazkia: EFE.

Realak Valentzia menderatu du (1-0), eta bosgarren denboraldiz jarraian jokatuko du Europako txapelketaren bat

EITB MEDIA

Andre Silvak sartu du, hirugarren minutuan, Donostiako taldeari garaipena eman dion gola. Realak, horrela, EA Sports Liga amaitzeko bi partida gelditzen direla, bermatu du Europan lehiatuko dela; Europa Ligan parte hartzeko lehian da, baina bermatuta du, bestela, Konferentzia Ligan izatea.

kirolak

- EA Sports Liga

1:37

Alvaro Odriozola: ''Oso harro gaude bosgarren urtez jarraian Europan egoteaz''

Realak Valentzia menderatu du (1-0) Reale Arenan eta, horrenbestez, ziurtatu egin du datorren denboraldian Europako txapelketaren bat jokatuko duela, bosgarren aldiz jarraian. "Oso harro gaude bosgarren urtez jarraian Europan egoteaz", adierazi du Alvaro Odriozolak partida amaitu ondoren.

Gaur Egun Kirolak

Aste barruko eta asteburuetako kirol informazio guztia.

Gaur Egun Kirolak

Aste barruko eta asteburuetako kirol informazio guztia.

Emaitzak

jardunaldia 37

Alaves 1 0 Getafe
Athletic IG19:00 Sevilla
At. Madril IG19:00 Osasuna
Bartzelona IG19:00 Rayo Vall.
Betis IG19:00 R. Sociedad
Cadiz IG19:00 Las Palmas
Mallorca IG19:00 Almeria
Granada IG19:00 Celta
Valentzia IG19:00 Girona
Vila-real IG19:00 R. Madril
HIRU ERREGEEN… Zuzeneko erretransmisioak HIRU ERREGEEN…