cerrar buscador

Golak 2024

1 / 30 Hurrengoa
EA Sports Ligako 36. jardunaldiko partida guztietako golak

EA Sports Ligako 36. jardunaldiko partida guztietako golak

Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako hogeita hamaseigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
Espanyol - Osasuna (3-1): F Ligara igotzeko finaleko golak

Osasunak 3-1 galdu du Espanyolen aurka, F Ligara igotzeko finaleko bueltako partidan. Lice Chamorrok (2) eta Ana Hernandezek sartu dituzte Kataluniako taldearen golak, eta Merche Izalek egin du Osasunarena.

Athleticek Balaidosen galdu du, Celta aurkari (2-1), eta Txapeldunen Liga jokatzeko aukerarik gabe gelditu da

Athleticek Balaidosen galdu du, Celta aurkari (2-1), eta Txapeldunen Liga jokatzeko aukerarik gabe gelditu da

Talde zuri-gorriak egin du partidako lehenengo gola, aurreneko zatian: Alex Berenguerrek gol olinpikoa sartu du. Bigarren zatian, baina, Celtak bi gol hiru minututan lortu ditu, eta emaitza irauli egin du. Emaitza horrek laugarren postura heltzeko aukerarik gabe utzi du Athletic.
Alavesek argi galdu du Bernabeun, gehiago izan den Madril aurkari (5-0)

Alavesek argi galdu du Bernabeun, gehiago izan den Madril aurkari (5-0)

Bellinghamek, Viniciusek, bi aldiz, Valverdek eta Arda Gulerrek sartu dituzte Madrilgo taldearen golak. Real Madril Luis Garcia Plazaren gizonak baino hobeto aritu da, baina Alavesek ere, bereziki bigarren zatian, golen bat egiteko moduko aukerak sortu ditu.
Osasunak berdindu egin du Mallorcaren aurka, 1-1, Sadarren, eta bigarren berdinketa jarraian izan du

Osasunak berdindu egin du Mallorcaren aurka, 1-1, Sadarren, eta bigarren berdinketa jarraian izan du

Jon Moncayolak jarri du aurretik Nafarroako taldea, 14. minutuan, eta Sergi Darderrek sartu du 1-1ekoa, 65.ean. Jagoba Arrasateren taldea lehen zatian ibili dira hobeto, bigarren zatian baino, baina, hala ere, gorritxoek amaierara arte borrokatu dute garaipena lortu nahirik.
Eibarrek amore eman behar izan du Bartzelonaren aurka (0-4)

Etxeko taldeak galdu egin du Kataluniako taldearen aurka. Bisitariak hiru goleko aldeaz irabazten zeuden dagoeneko lehen zatiko 37. minuturako, F. Ligako 28. jardunaldiko partidan. Yerai Martinen neskei bi jardunaldi falta zaizkie jokatzeko denboraldia amaitu aurretik.

EA Sports Ligako 35. jardunaldiko partida guztietako golak

EA Sports Ligako 35. jardunaldiko partida guztietako golak

Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako hogeita hamabosgarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
Hypermotion Ligako 39. jardunaldiko partida guztietako golak

Hypermotion Ligako 39. jardunaldiko partida guztietako golak

Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako hogeita hemeretzigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
Eibarrek puntu gazi-gozoa lortu du Levanteren etxean (2-2)

Eibarrek puntu gazi-gozoa lortu du Levanteren etxean (2-2)

Tejeroren bi golek partida armaginen alde jarri dute, baina Bouldinik 91. minutuan sartutako golak eragotzi du Eibarrek hiru puntuak eskuratzea eta zuzenean igotzeko postuetan sartzea.
Jon Guridik bi gol egin ditu, bigarrena 99. minutuan, eta Alavesek puntu bat lortu du Gironaren aurka (2-2)

Jon Guridik bi gol egin ditu, bigarrena 99. minutuan, eta Alavesek puntu bat lortu du Gironaren aurka (2-2)

Azpeitiarrak Gasteizko taldearen bi golak sartu ditu, talde handi baten aurka. 2-2ko gola luzapenean egin du Guridik, eta Mendizorrotzan giro bikaina izan da.
Garaipena eskura izan ostean, Eibarrek berdindu egin du Vila-realen (1-1)

Eibarren gola Laura Caminok egin du, partida amaitzeko bost minutu falta zirenean. Alabaina, Vila-realek berdinketa lortu du luzapenean, Maria Llompartek penaltia sartuta. 

Hypermotion Ligako 38. jardunaldiko partida guztietako golak

Hypermotion Ligako 38. jardunaldiko partida guztietako golak

Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako hogeita hemezortzigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
EA Sports Ligako 34. jardunaldiko partida guztietako golak

EA Sports Ligako 34. jardunaldiko partida guztietako golak

Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako hogeita hamalaugarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
Alavesek Valentziari irabazi dio Mestallan, eta datorren denboraldian Lehen Mailan jarraituko du (0-1)

Alavesek Valentziari irabazi dio Mestallan, eta datorren denboraldian Lehen Mailan jarraituko du (0-1)

Javi Lopezek egin du Alavesen gola, bigarren zatian. Babazorroek partida ona jokatu dute, baina norgehiagokaren azken txanpan asko sufritu dute, Valentzia berdinketaren bila joan denean.
Eibarrek Amorebieta jipoitu du (5-0)

Eibarrek Amorebieta jipoitu du (5-0)

Armaginek Lehen Mailara igotzeko aurrerapausoa eman dute, garaipen argia lortuta; Amorebietari, berriz, zaildu egin zaio mailari eusteko borroka.
Osasunak porrota jaso du Betisen aurka (0-2)

Osasunak porrota jaso du Betisen aurka (0-2)

Nafarroako taldeak 0-2 galdu du Andaluziako taldearen aurka. Mirandari erasoan falta egiteagatik Moncayola kanporatu izanak partidaren bilakaera markatu du. Ayoze eta Fornals izan dira golegileak.
Realak mendean hartu du Las Palmas, Beckerrek partida bikaina jokatuta (2-0)

Realak mendean hartu du Las Palmas, Beckerrek partida bikaina jokatuta (2-0)

Realaren bi golak lehen zatian iritsi dira. Lehendabizikoa, Alex Suarezek egin du bere atean; eta bigarrena, Beckerrek sartu du, sekulako jaurtiketa eginda.
Athleticek Getafen irabaztea lortu du, bederatzi jokalarirekin geratu bada ere (0-2)

Athleticek Getafen irabaztea lortu du, bederatzi jokalarirekin geratu bada ere (0-2)

Iñaki Williamsek bi gol sartu ditu, eta Unai Simonek hainbat geldiketa erabakigarri egin ditu, tartean penalti bat. Bigarren zatian, epaileak Yeray eta Paredes kanporatu ditu, baita Ernesto Valverde ere, eta horrek partida erabat aldatu du.
Athletic 0-1 nagusitu da Mendizorrotzan, Alavesen aurka, lagunarteko neurketan

Norgehiagoka Gloriosas Astea izenekoaren testuinguruan jokatu dute. Marta Sanadrik egin du gola, 13. minutuan. 4.000 zale izan dira 100 urte bete berri dituen Gasteizko zelaian.

Hypermotion Ligako 37. jardunaldiko partida guztietako golak

Hypermotion Ligako 37. jardunaldiko partida guztietako golak

Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako hogeita hamazazpigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
EA Sports Ligako 33. jardunaldiko partida guztietako golak

EA Sports Ligako 33. jardunaldiko partida guztietako golak

Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako hogeita hamahirugarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
Eibar hirugarren postura jaitsi da, Albaceten 2-1 galduta

Eibar hirugarren postura jaitsi da, Albaceten 2-1 galduta

Quirlesek aurretik jarri du etxeko taldea, eta Bautistak banakoa egin du atsedenaldiaren atarian. Albaceteren garaipenaren gola Lander Olaetxeak egin du, 60. minutuan.
Osasunak porrota jaso du Granadaren aurka (3-0)

Osasunak porrota jaso du Granadaren aurka (3-0)

Nafarroako taldeak 3-0 galdu du Granadakoaren aurka, Jagoba Arrasateren mutilak ez baitira etxekoei erantzuteko gai izan. Pellistri, Unzuni eta Lucas Boye izan dira neurketako golegileak.
Alavesek Celta jipoituz ospatu du Mendizorrotzaren mendeurrena (3-0)

Alavesek Celta jipoituz ospatu du Mendizorrotzaren mendeurrena (3-0)

Alavesek partida oso ona jokatu du, eta hasieratik izan du mendean Celta. Simeone, Guridi eta Benavidez izan dira golegileak. Garaipen honekin, babazorroek esku-eskura dute salbazioa.
Reala izan da nagusi partidan, baina garaipena Real Madrilek eskuratu du (0-1)

Reala izan da nagusi partidan, baina garaipena Real Madrilek eskuratu du (0-1)

Txuri-urdinek norgehiagoka ona jokatu dute, baina ez dute Real Madrilen ate aurrean asmatu, eta Ancelottiren taldeak irabazi du, Arda Gülerrek sartutako golari esker. Take Kubok berdinketaren gola egin du, baina epaileak baliorik gabe utzi du, VAReko epaileak jokaldia berrikusteko eskatu ostean.
EA Sports Ligako 32. jardunaldiko partida guztietako golak

EA Sports Ligako 32. jardunaldiko partida guztietako golak

Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako hogeita hamabigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
Hypermotion Ligako 36. jardunaldiko partida guztietako golak

Hypermotion Ligako 36. jardunaldiko partida guztietako golak

Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako hogeita hamaseigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
Real Madril-Bartzelona klasikoaren laburpena, golak eta jokaldirik onenak (3-2)

Real Madril-Bartzelona klasikoaren laburpena, golak eta jokaldirik onenak (3-2)

Viniciusek, Lucas Vazquezek eta Bellinghamek egin dituzte zurien golak, eta Christensenek eta Ferminek blaugranenan.
Eibarrek mendean hartu du Alcorcon (2-0), eta Lehen Mailara zuzenean igotzeko postuan segitzen du

Eibarrek mendean hartu du Alcorcon (2-0), eta Lehen Mailara zuzenean igotzeko postuan segitzen du

Armaginen golak Bautistak eta Corpasek sartu dituzte. Alcorconek bat gutxiagorekin jokatu du bigarren zatia. Garaipen honi esker, Eibarrek bigarren tokian jarraitzen du Hypermotion Ligako sailkapenean.
Zazpi partida jarraian irabazi ostean, Athleticek galdu egin du Madril CFFren aurka (2-1)

Azken zazpi partidak irabazi ostean, Athleticek galdu egin du Madril CFFren zelaian. Partida 1-1 berdinduta amaituko zela zirudienean, 88. minutuan, Luanyk etxekoen bigarrena egin du, eta behin betiko 2-1ekoa jarri du markagailuan.

Eibarrek 0-1 hartu du mendean Huelva, mailari eusteko bidean aurrerapausoa emanez

Aukera garbienak Sporting Huelvarenak izan arren, armaginek hiru puntuak eskuratu dituzte Laura Caminoren golari esker. Maria Miralles atezainak penalti bat gelditu du. Horrela, Eibarrek bigarren garaipena jarraian kateatu du, eta jaitsiera postuekiko tartea zabaldu.

Osasunak galdu egin du Rayoren aurka, markagailuan aurreratzea lortu duen arren (2-1)

Osasunak galdu egin du Rayoren aurka, markagailuan aurreratzea lortu duen arren (2-1)

Moi Gomezek lehen zatian aurretik jarri ditu nafarrak, baina neurketaren bukaeran, Chavarriak eta Isik bost minutuan egindako golek garaipena eman diete madrildarrei.
Athleticek 1-1 egin du Granadaren aurka, eta Txapeldunen Liga urrunago dauka

Athleticek 1-1 egin du Granadaren aurka, eta Txapeldunen Liga urrunago dauka

Athleticek ez du ondo hasi partida, eta Granada aurretik jarri da 6. minutuan, Iñaki Williamsek bere atean gola sartuta. Guruzetak egin du zuri-gorrientzat berdinketaren gola.
EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partida guztietako golak

EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partida guztietako golak

Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako hogeita hamargarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
Osasunak penalti bat huts egin du 96. minutuan eta ezin izan du punturik batu Valentziaren aurka (0-1)

Osasunak penalti bat huts egin du 96. minutuan eta ezin izan du punturik batu Valentziaren aurka (0-1)

Andre Almeidak, 18. minutuan, Valentziari garaipena eman dion gola sartu du. Jagoba Arrasateren gizonek berdinketa merezi izan dute, eta, luzapenean, penalti bat izan du alde, baina Ante Budimirrek, huts egite harrigarri batean, ezin izan du sareetara bidali.
Hypermotion Ligako 35. jardunaldiko partida guztietako golak

Hypermotion Ligako 35. jardunaldiko partida guztietako golak

Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako hogeita hamabosgarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
95. minutuan sartutako penalti batek bi puntu kendu dizkio Athletici, Vila-real aurkari (1-1)

95. minutuan sartutako penalti batek bi puntu kendu dizkio Athletici, Vila-real aurkari (1-1)

Ernesto Valverderen taldea jarri da aurretik, 68. minutuan, Oihan Sancetek egindako gol ikusgarri baten ondorioz, eta Parejok, luzapenean, banakoa egin du. Vila-real bigarren zati osoan aritu da hamar jokalarirekin, eta Athleticek, hala, lau puntura du laugarren postua, orain.
Eibar igoerako postuetan da, Andorra mendean hartu ostean (0-2)

Eibar igoerako postuetan da, Andorra mendean hartu ostean (0-2)

Eibarrek garaipen garrantzitsua lortu du Andorran, Jon Bautistak sartutako bi golei esker, eta bigarren tokian jarri da, Hypermotion Ligako sailkapenean.
Athleticek garaipen garrantzitsua lortu du Atleticoren aurka, Pinedok gol ederra eginda (1-0)

Athleticek 1-0 irabazi dio Atletico Madrili Lezaman, Clara Pinedok gol ederra sartuta. Garaipen honi esker, zuri-gorriek hurbilago dute Txapeldunen Liga.

Eibarrek mendean hartu du Sevilla, Andrea Alvarezek bi gol bikain sartuta

Eibarrek 3-0 irabazi dio Sevillari Ipuruan. Andrea Alvarezek bi gol bikain egin ditu, horietako bat baloia zelai erditik jaurtita, eta Maria Mirallesek penalti bat gelditu du, norgehiagoka husna zegoenean. 

1 / 30 Hurrengoa