Itxi

Itzulia Women

Itzulia Women

Itzulia Women

MAIATZAREN 10ETIK 12RA

2024ko Itzulia aurkeztuta, Marlen Reusser iazko irabazlea garaipena errepikatzen saiatuko da

EITB MEDIA

Lasterketa maiatzaren 10etik 12ra izango da. Txirrindulariek 385,9 kilometro egin beharko dituzte, hiru etapatan banatuta. Marlen Reusser 2023ko irabazlea garaipenaren bila dator.

1:00

Itzulia Women 2024 lasterketaren aurkezpen ofiziala egin dute ostegun honetan Donostiako udaletxean. Maiatzaren 10etik 12ra jokatuko da Gasteiz eta Donostia artean, eta orotara hiru etapa izango ditu. Lasterketaren hirugarren edizioak Gasteiz, Elgoibar, Basauri eta Donostia udalerriak bisitatuko ditu, 358,9 kilometro osatuz.  

Besteak beste, Marlen Reusser Itzulia Womeneko egungo irabazlea (Team SD Worx - Protime) egongo da. Halaber, Demi Vollering (Team SD Worx - Protime), Katarzyna Niewiadoma eta Elise Chabbey (Canyon// SRAM Racing), Evita Muzic eta Marta Cavalli (FDJ – SUEZ), Amanda Spratt (Lidl-Trek), Ella Wyllie eta Mavi García (Liv-Alula-Jayco), Ane Santesteban (Laboral Kutxa - Euskadi Fundazioa) eta Olivia Baril (Movistar Team) ere irteera izango dira.

Ekitaldian hartu dute parte Eneko Goia Donostiako alkateak, Joseba Urkiola EITBko Kirol zuzendariak, Marta Pastor Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendariak, Mikel Arrillaga HAZIko Marka eta Merkatu Ataleko arduradunak, Alaitz Biritxinaga Itzulia Womeneko zuzendariak eta Julian Eraso OCETAko presidenteak.

Diseinu berriak

Itzulia Womeneko irabazleak Gobiken diseinuak jantziko dituzte. 2024ko edizio honetan, orotara lau diseinu berri aurkeztu dituzte: irabazlearen maillot horia, EITBk babestutakoa, mendikoa (Eusko Label), erregulartasunarena (Gipuzkoako Foru Aldundia) eta gazteena (Euskadi Basque Country).