cerrar buscador

albisteak

- LGTBIFOBIAREN AURKAKO EGUNA

2:28

''Kuadrilletan, lantokietan eta whatsapp taldeetan dagoen gorroto diskurtsoa eten egin behar dugu''

IKER GOMEZ | EITB MEDIA

Maiatzaren 17a LGTBIfobiaren aurkako Eguna da, eta Ikusgune behatokiak urteroko txostena kaleratu du aste honetan. Araban bakarrik, 28 eraso izan ziren iaz. Kopuruak ez du behera egin aurreko urtearekin alderatuta.

Mundua

Gaza erasopean

  • ''Borkum'' ontzia Tiñoso lurmuturrean, Cartagenako uretan.

    "Borkum" ontzia Tiñoso lurmuturrean, Cartagenako uretan. EFE

"Borkum" ontzia ez da Espainian porturatuko eta Israelera armak daramatzan beste baten geldialdia ukatu dute

Agentziak | EITB Media

Espainiako Gobernuak ukatzen zuen arren, Palestinaren aldeko elkarteek eta Podemos eta Sumar alderdiek zioten Israelen kohete militarrentzat motorrak zeramatzala. Albares ministroak esan du Gazaren kontra aritzeko armak daramatzan edozein ontziren sarrera ukatuko duela Gobernuak.

Mundua

Gaza

  • Hegoafrika Nazioarteko Justizia Gortearen aurrean, gaur. EFE.

    Hegoafrika Nazioarteko Justizia Gortearen aurrean, gaur. EFE.

Rafahko erasoaldia Gaza suntsitzeko "amaieraren" parte dela ohartarazi dio Hegoafrikak Hagako Auzitegiari

Agentziak| EITB Media

Nabarmendu duenez, Nazioarteko Justizia Auzitegiaren aurreko aginduak ez dira eraginkorrak izan, "izan eskatzen dutenaren argitasun faltagatik, izan Israelek entzungor egin dielako"; eta auzitegiari eskatu dio Israeli "argi eta garbi" exjitzea operazio militarrak bertan behera utz ditzan.

Mundua

Normandia

Sinagoga bati su ematen saiatu den gizon bat hil du Frantziako Poliziak Rouenen

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Frantziako Barne ministro Gerald Darmaninek adierazi du Polizia bere armaz baliatu dela "armak zeramatzan gizabanakoa neutralizatzeko", eta agenteak zoriondu ditu "erantzuteko izan duten gaitasunagatik" eta "erakutsitako ausardiagatik".

albisteak

- Bizkaia

Sute batek bost ibilgailu kaltetu ditu Ugaon

Sua 04:00ak aldera piztu da, Ugaoko Dorrea kalean aparkatutako auto batean izandako matxura mekaniko baten ondorioz. Guztira, bost ibilgailuri eragin die suak.

Gizartea

Mikroorganismoak

2:13

Birusak, bakteriak... inguru guztia mikroorganismoz betea daukagu

A. Aramendi Elduaien | EITB Media

Askotan bakteria eta birusei buruzko albisteak iristen zaizkigu, baina horrelako zenbat ditugu gure inguruan? Non daude? Kaltegarriak dira denak? Galdera hauen erantzunen bila abiatu gara.

Ekonomia

Lan gatazka

  • Bilbobuseko langileen mobilizazioa.

    Bilbobuseko langileen mobilizazioa. Artxiboko irudia: EFE

Bilbobuseko langileek ez dute onartu aurreakordioa, eta greba mugagabearekin jarraituko dute

Agentziak | EITB Media

Biobide enpresak eta UGT, CCOO eta USO sindikatuek (gehiengoa batzordean) aste honetan bertan lortutako aurreakordioa baztertzea erabaki dute langileek batzarrean. Aurreakordioak ez zuen ELAren eta LABen babesik.

Gizartea

Epaiketa

  • Usurbilgo istripua

    Usurbilgo istripua. Argazkia: EFE

Kontrako noranzkoan gidatzeagatik Usurbilen bi hildako eragin zituen gizonaren aurkako epaiketa hasi da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

2017ko otsailaren 11ko 06:20an gertatu zen istripua AP-8 autobidean. Gizon horrek gidatzen zuen Opel Astra markako autoak anbulantzia bat jo zuen, Usurbil parean, eta bi pertsona hil eta zazpi zauritu zituen.

Gizartea

Eliza katolikoa

  • Manuel Gomez Tavira eta Gasteizko bi moja klaratar

    Manuel Gomez Tavira eta Gasteizko bi moja klaratar. Argazkia: EFE

Gasteizko moja klaratarrek epaitegietara joko dute Urduñako monasterioaren salmenta baliogabetzeko

Agentziak | EiTB Media

Auzitegietan demanda aurkeztuko dute, uste dutelako Beloradoko klaratarrak ezin direla Eliza katolikoaren jabetzekin gelditu "sekta" batera joan direlako.

Politika

Nafarroa

  • Chivite, artxiboko argazki batean.

    Chivite, artxiboko argazki batean. EITB Media

Chivitek mugatu egin ditu bere sareetan egin daitezkeen iruzkinak "gorrotoaren bozgorailu" ez bihurtzeko

EITB Media

X sare sozialeko bere profilean eskegitako ohar batean azaldu duenez, "bullying birtual" baten biktima izaten ari da, eta egunero "mehatxu eta irainak" jasotzen ditu, gehienak matxistak.

Politika

Katalunia

  • Carles Puigdemont Juntseko hautagaia, Perpignanen. Argazkia: EFE

    Carles Puigdemont Juntseko hautagaia, Perpignanen. Argazkia: EFE

Gehiengo sinpleen agertoki batean Illak baino "aukera handiagoak" dituela berretsi du Puigdemontek

Agentziak | EITB Media

Juntseko hautagaiak sozialistei aurpegiratu die bera kritikatzea eta, aldi berean, PSOEk "gutxiengoan gobernatzen dituen parlamentuen eta udalen zilegitasuna" aldarrikatzea.

Politika

Auzitegi Nazionala

  • Bonba gutunak bidaltzea leporatzen dioten gizona, epaiketan

    Bonba gutunak bidaltzea leporatzen dioten gizona, epaiketan. Argazkia: EFE

Hainbat erakundeetara bonba gutunak bidaltzea leporatzen dioten gizonak dena ukatu du epaiketan

Agentziak | EiTB Media

Pompeyo Gonzalezek epailearen aurrean adierazi duenez, ez daki lehergailuak egiten eta ukatu egin du bonbak nola egiten diren Interneten bilatu izana.

Politika

Larrialdi-egoera

  • Indigena kanakoak Kaledonia Berriko errepide batean. Irudia: AFP

    Indigena kanakoak Kaledonia Berriko errepide batean. Irudia: AFP

Hauteskunde-erroldaren erreformak protestak piztu ditu Kaledonia Berrian, bost hildako eta 200 atxilotu utziz

Agentziak | EITB Media

Astelehenean piztu zen gatazka, Frantziako Parlamentuan erreforma eztabaidatu ondoren. Izan ere, hamar urte lurraldean bizi diren frantziarrei ematen die boto eskubidea erreformak, eta indigenen zati handi batek uste du erabaki horrek bere eskubideak murrizten dituela.

Gizartea

Sute batean nola jardun

  • Kasurik txarrenean jarraitu beharreko pausoak

    Kasurik txarrenean jarraitu beharreko pausoak.

Zer egin behar dut bizi naizen eraikinak su hartzen badu?

I. G. | EITB MEDIA

Bizkaiko Foru Aldundiko Suhiltzaileen Zerbitzuak hori gertatuz gero jarraitu beharreko aholku batzuk argitaratu ditu.

Gizartea

Gasteiz

Santa Maria Katedralaren eraikuntzaren historia osorik ikus daiteke jada, errealitate birtualari esker

N. B. | EITB Media

360°-ko esperientzia berria bisita gidatuan sartuko da lehendik dagoen errealitate birtualarekin, eta denboran bidaiatzeko eta hiriak eta tenpluak IX. mendetik XIV. mendera izan duten bilakaera ikusteko aukera ematen duen proiektu bat burutzen du.

kultura

24. edizioa

  • Hortzmuga taldeko kide bat aurkezpen ekitaldian, erakundeetako ordezkariekin batera

    Hortzmuga taldeko kide bat aurkezpen ekitaldian, erakundeetako ordezkariekin batera

Leioako Umore Azokak 80 emanaldi eskainiko ditu lau egunean

N. V. | EITB Media

Kaleko artisten Leioako jaialdiak 41 konpainia bilduko ditu maiatzaren 16tik 19ra.

Musika

Ekainak 20-22

  • Queens of the Stone Age taldeak 00:20an joko du, ostiraleko gauean

    Queens of the Stone Age taldeak 00:20an joko du, ostiraleko gauean

Azkena Rock Festivaleko kartela itxi, eta ordutegiak zehaztu dituzte

N. V. | EITB Media

Barry Adamson musikaria eta Bala galiziar bikoa batu dituzte ekinaren 20, 21 eta 22an egingo duten jaialdira. Andre Maria Zuriaren plazako eguerdiko kontzertuak eta umeentzako jarduerak ere iragarri dituzte.

Musika

11 saridun

  • Gor Diskak, Ohorezko saria

    Gor Diskak, Ohorezko saria. Argazkia: EITB

Hamaika musika talde eta musikariren lana goraipatu dute Musika Bulegoa sariek

N. V. | EITB Media

Bas(h)oan, BilbaoSinfonietta, Ibil Bedi, Izaro, Janus Lester, Rüdiger, Zetak, "Irati" filmaren soinu banda, Euskal Barrokensemble, Gor diskoetxea eta ESAS elkartea izan dira saridunak, Iruñean egindako ekitaldian.

Musika

Maiatzak 17-25

Euskal Musikaren Errenteriako Asteak elkarte antolatzailearen, Eresbil Fundazioaren, urrezko ezteiak ospatuko ditu 52. edizioan.

2:43

Cannes

Montxo Armendariz, zaharberritutako ''Tasio''-ren estreinaldian: ''Ezin da 40. urteurren hoberik egon''

Zinema zuzendaria oso pozik agertu da Cannesko jaialdiak Classics sailarako aukeratu izanarekin, eta orain dela lau hamarkadako estreinaldiko bizipenak sentitu ditu berriro.