cerrar buscador

Herri Kirolak

'Harri Herri'
"Harri Herri" saioaren bigarren denboraldi berria jarri du martxan Euskal Telebistak. Astelehen gauetan izango da ikusgai, 22:15etik aurrera. 1:34:16 min.
'Harri Herri' saioaren bigarren denboraldia
1 / 23 Hurrengoa
Urra: ''Ondo moldatu gara, eta erritmoa ondo eramna dugu hasieratik bukaerara''

Urra: ''Ondo moldatu gara, eta erritmoa ondo eramna dugu hasieratik bukaerara''

Mikel Lopetegi "Urra"k eta Aimar Galarragak ordezkatu dute Igeldo harri baldarrari heltzeko garaian. 22 altxaldi eman dizkiote harriari, euren aurkariek baino hiru gehiago.

Mollarri eta Igeldo, txapeldun Harri Herri saioko bigarren ekitaldian

Mollarri eta Igeldo, txapeldun "Harri Herri" saioko bigarren ekitaldian

Lehendabizikoek lau altxaldiko aldea atera diete Ergobiako ordezkariei harri baldarrarekin; bigarrenek, ostera, hiru jasoaldiko tartearekin gailendu dituzte Albizuriko kideak.
Igeldok Albizuri menderatu du ''Harri Herri'' saioko finalean

Igeldok Albizuri menderatu du ''Harri Herri'' saioko finalean

Igeldokoek (Mikel Lopetegi eta Aimar Galarraga) 22 aldiz jaso dute Harri baldarra, aldiz, Albizurikoek (Beñat Telleria eta Gari Garmendia) 17 aldiz. Horrela, Igeldo 2024ko Harri Herriko saioko irabazlea bihurtu da.

Mollarri Ergobiari gailendu zaio ''Harri Herri''ko finalean

Mollarri Ergobiari gailendu zaio ''Harri Herri''ko finalean

Mollarrikoek (Ainitze Zumeta eta Maddi Gesalaga) 32 aldiz jaso dute harri baldarra, aldiz, Ergobiakoek (Eider Durana eta Karmele Gisasola) 28 aldiz. Horrela, Mollarri 2024ko "Harri Herri"ko irabazlea bihurtu da.

''Harri Herri'' saioaren finalak, gaur, ETB1en eta eitb.eus atarian

''Harri Herri'' saioaren finalak, gaur, ETB1en eta eitb.eus atarian

ETB1ek eta eitb.eus atariak "Harri Herri"ren finalak eskainiko ditu gaur, 22:15etik aurrera. Emakumezkoetan, Mollarri eta Ergobia aurrez aurre ikusiko ditugu, eta gizonezkoetan, Albizuri eta Igeldo nor baino nor gehiago arituko dira.

Igeldo taldea izango da Albizuriren aurkaria, gizonezkoen finalean

Igeldo taldea izango da Albizuriren aurkaria, gizonezkoen finalean

Igeldoko lau harri-jasotzaileek Laukariz kanporatu dute “Harri Herri” saioko bigarren finalerdian. Mikel Lopetegi “Urra” gipuzkoarrak, gainera, marka berria ezarri du 125 kiloko zilindrikoarekin.
Mikel Lopetegi ''Urra'' gipuzkoarrak bere marka hautsi du, 24 jasoaldirekin

Mikel Lopetegi ''Urra'' gipuzkoarrak bere marka hautsi du, 24 jasoaldirekin

Gipuzkoarra, sei aldiz Euskal Herriko txapeldun harri txikiekin, bikain aritu da 125 kiloko zilindro zaharrarekin eta 24 jasoaldi egin ditu,bi minututab, 2020an lortutako 22 jasoaldiko marka onduta. 

Mikel Lopetegi ''Urra'' eta Izeta IV.a: ''Biak ondo hasi gara eta lan polita egin dugu''

Mikel Lopetegi ''Urra'' eta Izeta IV.a: ''Biak ondo hasi gara eta lan polita egin dugu''

Mikel Lopetegik eta Hodei Iruretagoienak finalerako txartela eman diote Igeldo taldeari, harri baldarrarekin egindako lanari esker. Finalean Albizuri taldea izango dute aurkari.

Igeldok Laukariz menderatu du Harri Herri saioan

Igeldok Laukariz menderatu du Harri Herri saioan

Igeldokoek (Mikel Lopetegi eta Hodei Iruretagoiena)18 aldiz jaso dute Harri baldarra, aldiz, Laukarizekoek (Jon Unanue eta Xabat Olaizola) 16 aldiz. Horrela, Igeldo finalean sailkatu da eta Albizurirekin neurtuko dira.

Urrak 45 jasoaldi lortu ditu Iguaran Txapelketako lehenengo jardunaldian, eta Lartainek 32

Urrak 45 jasoaldi lortu ditu Iguaran Txapelketako lehenengo jardunaldian, eta Lartainek 32

Lazkaon hasi da Iguaran Txapelketa, asteazkenean, eta Mikel Lopetegik, Urrak, Imanol Royo Lartain menderatu du.

Vicente: ''Nahiago ditut apustuak txapelketa baino, inongo zalantzarik gabe; apustuak badu xarma berezi bat''

Vicente: ''Nahiago ditut apustuak txapelketa baino, inongo zalantzarik gabe; apustuak badu xarma berezi bat''

Julen Alberdi "Txikia IV."aren aurka Tolosako zezen plazan egindako desafioa irabazi ostean, lehia ikusgarriaz aritu da Iker Vicente aizkolaria. 7.000na euro jokatu zituzten, eta Otsagabikoa izan zen garailea. 10 minutuko aldea atera zion Vicentek Alberdiri 10 kanaerdiko eta 60ko 8 enbor mozten.

Ergobia taldea izango da Mollarriren aurkaria, emakumezkoen finalean

Ergobia taldea izango da Mollarriren aurkaria, emakumezkoen finalean

Zelai III.ak zuzendutako taldea Uliakoari gailendu zaio bigarren finalerdian, jasoaldi bakarreko aldearekin.
Juan Iguaranen omenezko harri jasotze txapelketa berezia asteazkenean abiatuko da

Juan Iguaranen omenezko harri jasotze txapelketa berezia asteazkenean abiatuko da

10 parte-hartzaile izango ditu txapelketak eta Lazkaon hasiko da. Gainera, Iguaranek berak eta Lizeagak orain 60 urte baino gehiago egindako desafioari keinu berezia egingo diote.

Ergobiak Ulia mendean hartu du ''Harri Herri'' bigarren finalerdietan

Ergobiak Ulia mendean hartu du ''Harri Herri'' bigarren finalerdietan

Ergobiako taldekoek (Karmele Gisasola eta Eider Garcia) 19 aldiz altxatu dute Harri baldarra, Uliakoek (Olaia Esnaola eta Udane Ostolaza) ordea, 18 aldiz. Horrela, Ergobia finalean sailkatu da "Harri Herri" saioan.

Karmele Gisasola:''Kubikoarekin ez dudana disfrutatu, baldarrarekin disfrutatu dut''

Karmele Gisasola:''Kubikoarekin ez dudana disfrutatu, baldarrarekin disfrutatu dut''

Bigarrenez jarraian, Karmele Gisasola "Harri Herri" saioko finalera sailkatu da. Ergobia taldeko taldekideekin batera, Mollarrikoak izango ditu aurkari iazko txapeldunak.

Iker Vicentek erraz irabazi dio Julen Alberdiri

Iker Vicentek erraz irabazi dio Julen Alberdiri

Iker Vicente nagusitu da Julen Alberdiren aurkako apustuan. Bi aizkolariek Tolosako zezen plazan egin dute erronka, 2.000 ikusle baino gehiagoren aurrean, eta Vicentek irabazi du.

Julen Alberdi: ''Iker da faboritoa, baina bukaerara osorik iristen banaiz, edozer gerta daiteke''

Julen Alberdi: ''Iker da faboritoa, baina bukaerara osorik iristen banaiz, edozer gerta daiteke''

Julen Alberdi aizkolariak adierazi du prestaketa ona egin duela larunbat honetan Iker Vicenteren aurkako desafioan lehiatzeko, eta, alde horretatik, "lasai eta gustura" dagoela esan du.

Iker Vicentek eta Julen Alberdik ''Txikia IV'' apustua jokatuko dute larunbatean, Tolosako zezen plazan

Iker Vicentek eta Julen Alberdik ''Txikia IV'' apustua jokatuko dute larunbatean, Tolosako zezen plazan

Adostutakoaren arabera, 60 ontzako 8 enbor eta 14 kanaerdiko moztu beharko dituzte Tolosako zezen plazan 18:0etatik aurrera. Aurkezpen ekitaldian, "sasoiko" eta "gogotsu" daudela aitortu dute bi aizkolariek.

Albizuri taldea “Harri Herri” saioko finalera sailkatu da, Etxauri mendean hartuta

Albizuri taldea “Harri Herri” saioko finalera sailkatu da, Etxauri mendean hartuta

Luis Mari Telleriak zuzendutako laukotea nagusi izan da lau harri landuen lanetan, eta harri baldarrarekin ere ez diete aurkariei aukerarik eman. Ondorioz, Garmendia, Telleria, Arruti eta Urruzuno finalean izango dira.
Albizurik Etxauri taldea mendean hartu du ''Harri Herri''ko finalerdietan

Albizurik Etxauri taldea mendean hartu du ''Harri Herri''ko finalerdietan

Albizuriko taldekoek (Beñat Telleria eta Gari Garmendia) 13 aldiz altxatu dute Harri baldarra, Etxaurikoek (Imanol Royo eta Andoni Iruretagoiena) ordea,  9 aldiz. Horrela, Albizuri finalean sailkatu da "Harri Herri" saioan.

Ugaitz Mugertza: ''Errekorra urruti geratu zen, baina txapelarekin oso konforme!''

Ugaitz Mugertza: ''Errekorra urruti geratu zen, baina txapelarekin oso konforme!''

Ugaitz Mugertza mutrikuarrak III. Euskal Duatloia irabazi du; txapelketarako nola prestatu zen azaldu digu. "Biba Zuek"en Ugaitz Mugertzarekin bere ibilbidearen errepasoa egin dugu.  

Ugaitz Mugertzak irabazi du III. Euskal Duatloia

Ugaitz Mugertzak irabazi du III. Euskal Duatloia

Orain bi urte bezala, mutrikuarrak eskuratu du txapela. Aurkariak baino hobea izan da aizkorarekin eta korrika egin beharreko lanetan. Oier Kañamaresek eta Arkaitz Jauregik lagundu diote podiumean.

Euskal Duatloiko finala, apirilaren 21ean, eitb.eus-en eta ETB1en

Euskal Duatloiko finala, apirilaren 21ean, eitb.eus-en eta ETB1en

Apirilaren 21ean jokatuko da Euskal Duatloiko finala, igandean, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute, 12:00etan. Eneko Saralegi iazko irabazlea ez da finalean izango.

Mollarrik Ibiur menderatu du eta Harri Herri saioko finalean da

Mollarrik Ibiur menderatu du eta "Harri Herri" saioko finalean da

Saioaren bigarren denboraldiko lehenengo finalerdian, Maddi Gesalagak, Ainitze Zumetak, Garazi Ansak eta Nerea Arrutik osatutako taldeak Aroa Sanchezen, Lierni Osaren Naroa Arrutiren eta Estefania Etxebesteren taldea hartu du mendean. Harri baldarra jasotzeko lortutako denbora gakoa izan da.
Mollarrik Ibiur menderatu du ''Harri Herri'' saioko bigarren denboraldiko lehen finalaurrekoan

Mollarrik Ibiur menderatu du ''Harri Herri'' saioko bigarren denboraldiko lehen finalaurrekoan

Maddi Gesalagak, Ainitze Zumetak, Garazi Ansak eta Nerea Arrutik osatzen duten taldea sailkatu da finalerako.

Harri Herri saio berritzailearen bigarren denboraldia, astelehenero, ETB1en eta eitb.eus-en

"Harri Herri" saio berritzailearen bigarren denboraldia, astelehenero, ETB1en eta eitb.eus-en

Herri kirol modalitate hau sustatzeko asmoz, EITBren laguntzarekin, iaz abian jarritako txapelketaren 2. edizio honetan 32 harrijasotzaile lehiatuko dira Asteasuko frontoian. Goi mailako ikuskizunaz gozatu ahal izango dugu berriz ere.
Joseba Ostolaza: ''Aurten ezagutzen ez genituen lehiakide asko egon dira; zailagoa izan dugu kapitainok''

Joseba Ostolaza: ''Aurten ezagutzen ez genituen lehiakide asko egon dira; zailagoa izan dugu kapitainok''

"Harri Herri" saioaren bigarren denboraldia aurkeztu digute lehiatuko diren lau taldeen kapitainek. Joseba Ostolazak, Luis Mari Telleriak, Jesus Gisasolak eta Jose Ramon Iruretagoienak haien taldeak osatzen dituzten harri-jasotzaileen izenak aurreratu dizkigute.

'Harri Herri' saioaren 2. edizioa apirilaren 15ean hasiko da, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en

'Harri Herri' saioaren 2. edizioa apirilaren 15ean hasiko da, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en

Apirilaren 15ean, astelehenean, 'Harri Herri' saioaren 2. edizioa izango duzu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 22:15etik aurrera.

Harri-jasotzea oinarri duen Harri Herri txapelketaren bigarren edizioa, apirilaren 15etik aurrera, EITBn

Harri-jasotzea oinarri duen "Harri Herri" txapelketaren bigarren edizioa, apirilaren 15etik aurrera, EITBn

16 gizonezkok eta 16 emakumezkok hartuko dute parte, eta launa talde lehiatuko dira, lau kapitainen gidaritzapean.
''Harri Herri'' txapelketa, apirilaren 15etik aurrera, ETB1en

''Harri Herri'' txapelketa, apirilaren 15etik aurrera, ETB1en

Aurten, 32 harri-jasotzailek hartuko dute bertan parte, 16 gizonezkok eta 16 emakumezkok; eta launa taldetan lehiatuko dira, lau gizonezkoetan eta lau emakumezkoetan. Talde bakoitzak talde-buru edo kapitain bana izango du: Luis Mari Telleria, Izeta II, Joseba Ostolaza eta Zelai II.

Euskal Duatloiko aurrekanporaketa jokatuko da larunbatean Tolosako Zezen Plazan

Euskal Duatloiko aurrekanporaketa jokatuko da larunbatean Tolosako Zezen Plazan

20 kirolarik hartuko dute parte eta lehen seirak sailkatuko dira finalera. 20 minutu izango dituzte gehienez eta finala apirilaren 21ean izango da.

''Harri Herri'' txapelketa, igande arratsaldean, Asteasun

''Harri Herri'' txapelketa, igande arratsaldean, Asteasun

Etxe honek "Harri Herri" herri kirol saio berritzailearen bigarren edizioa aurkeztu du. 16 emakume eta 16 gizon arituko dira bertan, lau taldetan banatuta. Finala Asteasuko pilotalekuan jokatuko da, igandean. Sarrera doakoa izango da; beraz, planik izan ezean, hortxe gonbidapena.

''Harri Herri'' herri kirol programaren bigarren edizioaren aurkezpena Usurbilgo Saizar sagardotegian

''Harri Herri'' herri kirol programaren bigarren edizioaren aurkezpena Usurbilgo Saizar sagardotegian

Edizio honetako berrikuntzak eta egutegia jakitera eman dira bertan eta, besteak beste, asteburu honetan jokatuko den final handiaren xehetasunak eman dituzte.

Etorri Harri Herri saioaren grabaziora asteburuan, Asteasun

Etorri "Harri Herri" saioaren grabaziora asteburuan, Asteasun

Martxoaren 1ean eta 2an, Asteasuko pilotalekuan jokatuko dute harri-jasotze txapelketaren finalaurrekoa, 19:00etatik aurrera. Sarrera librea izango da.
Urrezko Binakako Aizkora eta harri-jasotze txapelketak, igandean, Azpeitian

Urrezko Binakako Aizkora eta harri-jasotze txapelketak, igandean, Azpeitian

EITBk zuzenean emango du Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan izango diren txapelketa guztiak; eitb.eus-en eta ETB1en izango dira ikusgai.

Amaia Leiza tiralaria: ''Ez genuen espero hainbeste urrezko domina ekartzerik''

Amaia Leiza tiralaria: ''Ez genuen espero hainbeste urrezko domina ekartzerik''

Suedian jokatu berri den sokatirako munduko txapelketatik 11 domina ekarri ditu Lesakara Beti Gazte taldeak; talde eta selekzioen artean 22 ekarri domina dituzte Euskal Herrira. Julen Palenzuela eta Amaia Leiza tiralariak "Biba Zuek!" saioan izan dira bertan bizitakoez eta sokatiraz hitz egiten.

Julen, Julian eta Armando Larrea, aizkolaritza zainetan

Julen, Julian eta Armando Larrea, aizkolaritza zainetan

Julen, Julian eta Armando Larrea aizkolariak eta trontzalariak elkarrizketatu dituzte 'Helmuga' saioan. Familian egurrarekin lotura duten herri kirolak maite dituzte.

Aitor Urien artzaina ''Helmuga'' saioko protagonista igandean

Aitor Urien artzaina ''Helmuga'' saioko protagonista igandean

Igande goizean "Helmuga" saioan Aitor Urien izango da protagonista. Artzain txakur txapelketetan gaztetatik lehiatzen da, aitaren eta osabaren lekukoa hartuta.

Herri kirolak: 'Emakumeek ere zeresan handia dute'

Herri kirolak: 'Emakumeek ere zeresan handia dute'

Emakumeek herri kiroletan duten presentzia aztertu dute "Geldiezinak" saioko atal honetan. Besteak beste, Alatzne Etxaburuak, Miren Urkiolak, Nerea Arrutik eta Karmele Gisasolak euren testigantzak eman dituzte.

Nerea Arruti: ''Nire buruarekin oso exijentea naiz, baina orain ez naiz lehen beste obsesionatzen''

Nerea Arruti: ''Nire buruarekin oso exijentea naiz, baina orain ez naiz lehen beste obsesionatzen''

Nerea Arruti aizkolari urnietarra sasoi betean dago, eta 2023a urte oparoa izan da harentzat herri kiroletan: Euskal Herriko eta Sherpa.ai Aizkolari Txapelketak irabazi ditu, baita Euskal Pentatloia ere, bestea hainbat lehiaketez gain. "Biba Zuek!" saioan izan dugu, gurekin kontu kontari.

1 / 23 Hurrengoa

Herri Kirolak

Herri Kirolen emanaldiak, Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek aurkeztuta.

Herri Kirolak

Herri Kirolen emanaldiak, Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek aurkeztuta.

  • Sokatira

    Sokatira

    Euskal herri kirolaren azken ordukoa, eitb.eus-en.