cerrar buscador

Iragarpena

Gaur

2024/05/02

Datozen orduetan ezegonkortasuna egongo da. Nahiz eta ostarte zabalak eta giro lasaia izan zenbait momentutan, oraindik ekaitzak garatuko dira eta nonahi bota ditzake zaparradak. Zenbait tokitan gainera mardul samarrak izan daitezke eta ez da baztertzen txingorra egitea. Lurraldetik era irregularrean banatuko dira eta toki askotan ateri eutsiko dio gainerako orduetan. Mendebal eta ipar-mendebaldeko haizea Araban indartsu ibiliko da, hala ere egunaren bukaeran baretu eta aldakor geratuko da.

Tenperatura:

  • Bilbao: 8/16 ºC
  • Donostia:6/15ºC
  • Gasteiz:1/15 ºC
  • Iruña:3/16 ºC
Bihar

2024/05/03

Giro nahiko atsegina izango dugu ostiralean eta eguna giro eguzkitsuarekin eta lainogune batzuekin hasiko dugu; orduek aurrera egin ahala, ordea, hodeiak ugarituz joango dira, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak gailenduko direlarik. Arratsaldean zerua nahiko estalita egongo da eta egunaren amaieran euri egin dezake; euri txikia izango da. Hego-haizeak beste bultzadatxo bat emango dio tenperaturari, eta beroenak 18-20 ºC artera irits daitezke, batez ere iparraldean.

Tenperatura:

  • Bilbao: 9/20 ºC
  • Donostia:8/19ºC
  • Gasteiz:3/17 ºC
  • Iruña:4/19 ºC
Etzi

2024/05/04

Larunbatean epeltzera egingo du, baina, aldi berean, giroa goibela izango da eta euria egingo du. Ia egun osoan zerua nahiko estalita agertuko da eta tarteka euri txikia egingo du. Hego-mendebaldeko haizearen eraginez, tenperatura nahiko suabea izango da; maximoak beste koska bat igoko dira eta minimoek nabarmen egingo dute gora.

Tenperatura:

  • Bilbao: 13/23 ºC
  • Donostia:12/22ºC
  • Gasteiz:9/19 ºC
  • Iruña:10/20 ºC

Joera

  • Osteguna

  • Ostirala

  • Larunbata

  • Igandea

  • Astelehena

  • Asteartea

Jasotako azken argazkiak

Itsasoaren egoera

Gaur
  • Itsasgora 10:33:00
    22:59:00
  • Itsasbehera 03:55:00
    16:27:00
  • Tenperatura 14º
  • Itsasgora P: 3.48 / 3.79
    B: 1.7 / 1.87
  • Eguzkia UTC 05:03:00
    UTC 19:15:00
  • Ilargia 02:21:00
    12:21:00

2024/05/02

Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta azken orduetan indarra galdu eta aldakor geratuko da. Itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 m arteko olatuak altxatuko ditu.

Bihar
  • Itsasgora 11:49:00
    0
  • Itsasbehera 05:13:00
    17:41:00
  • Tenperatura 14º
  • Itsasgora P: 3.69 / 0
    B: 1.55 / 1.65
  • Eguzkia UTC 05:02:00
    UTC 19:16:00
  • Ilargia 02:47:00
    13:39:00

2024/05/03

Hego-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta arratsaldean norabide aldakorreko tarteekin, 2ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 m-ko olatuak altxatuko ditu, egunaren amaieran 1 m-koak.

Etzi
  • Itsasgora 00:08:00
    12:48:00
  • Itsasbehera 06:18:00
    18:42:00
  • Tenperatura 14º
  • Itsasgora P: 4.04 / 3.96
    B: 1.31 / 1.36
  • Eguzkia UTC 05:01:00
    UTC 19:17:00
  • Ilargia 03:10:00
    14:57:00

2024/05/04

Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin. Arratsaldean brisa sar liteke. Itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m arteko olatuak altxatuko ditu.

1 / 30 Hurrengoa
Elurra mara-mara ari du Aralarren

Elurra mara-mara ari du Aralarren

Udaberri nahasi samarra izaten ari da, eta horren adierazle dugu, gaur Aralarren hartu ditugun irudi hauek. Elurra mara-mara Aralarko santutegitik gertu. Negu betean gaudela dirudi irudi hauek ikusita.

Maiatzari ekiteko, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena

Maiatzari ekiteko, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena

Goizean zaparrada mardulak botako ditu, baina egunak aurrera egin ahala tartekatuagoak izango dira. Gainera, tenperaturak asko jaitsiko dira eta elur maila 1.000 metroan koka daiteke.
Giro hodeitsua, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena, maiatza hasteko

Giro hodeitsua, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena, maiatza hasteko

Asteazken goizean euri zaparrada mardulak botako ditu, baina egunak aurrera egin ahala tartekatuagoak izango dira. Gainera, tenperaturak nabarmen jaitsiko dira eta elurraren maila 1.000 metrora kokatu daiteke.
Giro egonkorra eta argia apirila amaitzeko

Giro egonkorra eta argia apirila amaitzeko

Asteazkenerako, maiatzaren 1erako, tenperaturak berriro nabarmen jaistea eta euri asko egitea espero da.
Igande goiz eguzkitsua, baina arratsalde euritsua

Igande goiz eguzkitsua, baina arratsalde euritsua

Tenperaturak jaitsi egingo dira, bereziki minimoak. Astelehenean, euria egiteko aukera hegoaldeko mendi inguruetara eta Piriniotara mugatuko da.
Argitzera egingo du, baina giro freskoarekin jarraituko dugu

Argitzera egingo du, baina giro freskoarekin jarraituko dugu

Lurraldearen ipar-ekialdean (Gipuzkoa ekialdea, Lapurdi eta Nafarroa iparraldea) noizbehinka euria egingo du. Datozen egunotan ere giro ezegonkorra izango da nagusi.
Elurra ari du Nafarroako zenbait tokitan

Elurra ari du Nafarroako zenbait tokitan

Nafarroako geografiako puntu batzuk elur-geruza fin baten azpian esnatu dira gaur. 800-1000 metrotik gora elurra ari du.

Beroarekin lotutako heriotza kopurua % 30 hazi da azken bi hamarkadetan, Europan

Beroarekin lotutako heriotza kopurua % 30 hazi da azken bi hamarkadetan, Europan

2023an muturreko estres termikoko egun kopuruaren errekorra gainditu zen, 46 ºC-tik gorako tenperaturekin.
Astea zerua estalita eta freskatzen hasiko da, eta asteartean euritara joko du

Astea zerua estalita eta freskatzen hasiko da, eta asteartean euritara joko du

Eguneko tenperaturak behera egingo du, eta gauekoak leunagoak izango dira hodeiei esker, astelehenean zerua estaliz joango baitira. Asteartean euritara egingo du, eta 1.000 metrotik gorako kotetan elurra egingo du.
Eguzkitsu eta hozgiroan igaroko da hauteskunde eguna

Eguzkitsu eta hozgiroan igaroko da hauteskunde eguna

Euskalmeten arabera, egun eguzkitsua izango da biharkoa. Tenperaturek, baina, koska bat egingo dute behera, eta nekez iritsiko dira 15 gradura.
1 / 30 Hurrengoa

  • Udazkena albisteak

    Udazkena albisteak

    Noiz hasiko da eta noiz arte iraungo du udazkenak ipar hemisferioan 2020an?

  • Denboraleak

    Denboraleak

    2023ko haize, euri eta elur-denboraleak Euskadin eta Espainian.

Argazkiak

  • Negua azken ordukoa

    Negua azken ordukoa

    Egun laburrenak, gau luzeenak eta tenperatura baxuenak dituen urtaroaren berriak.

Iragarpena

Meteorologia zalantzak