Gizartea -

Nafarroa

Gizon bat larri zauritu da Iruñean, hiri-autobus batek harrapatuta

Larrialdi zerbitzuek bertan artatu ondoren, zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, eta zainketa berezien unitatean dago ingresatuta.

Istripua gertatu den tokia. Argazkia: EITB Media
Istripua gertatu den tokia.
Istripua gertatu den tokia. Argazkia: EITB Media

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

49 urteko gizonezko bat larri zauritu da astearte gauean Iruñeko Juan de Labrit kalean, hiri-autobus batek harrapatuta.

Nafarroako 112 SOS zerbitzuko larrialdiak kudeatzeko gelak asteartean jaso zuen istripuaren berri, 22:02ak aldera, eta bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia bat (medikalizatua) eta Iruñeko Udaltzaingoaren patruilak bertaratu dira.

Larrialdi zerbitzuek tokian bertan artatu ondoren, zauritutako gizona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, politraumatismoekin. Pronostiko larria du, Foru Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Hala, zainketa berezien unitatean dago.

Iruñeko Udaltzaingoak bere gain hartu du ezbeharra ikertzeko ardura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Errepideko istripuen biktimak Harrapatzeak