Gizartea -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Eskola Jazarpenaren aurkako Mundu Eguna, EHUren Ikerketa Plana eta balizko su-etena Gazan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Haurrak, eskola baten atarian. Artxiboko argazkia: EFE
Haurrak, eskola baten atarian
Haurrak, eskola baten atarian. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko maiatzaren 2an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Eskola Jazarpenaren aurkako Mundu Eguna: Maiatzak 2 Eskola Jazarpenaren aurkako Nazioarteko Eguna da eta Zeuk Esan (116111 telefonoa) adin txikikoen arretarako zerbitzua 24 orduz dago martxan, gaurtik aurrera. Orientazioa, aholkularitza eta informazioa eskaintzen dizkie adin txikikoei eta horien inguruko helduei. Aipaturiko telefono zenbakiaz gain, beste komunikazio bide batzuk ere baditu: newsletter bat, Zeuk Esan webgunea eta sare sozialetako profilak.

- EHUren Ikerketa Plana: Euskal Herriko Unibertsitateak 2019-2022 Ikerketa Planaren emaitzak eta 2024-2027 Ikerketa Planaren proiektu berriak aurkeztuko ditu, 11:00etan, Bizkaia Aretoan. Aurkezpenean izango dira: Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea, Inmaculada Arostegi, Ikerketaren arloko errektoreordea, eta Guillermo Quindos, Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea.

-Gazako balizko su-etena: Israelen eta Hamasen arteko su-etena lortzeko negoziazioak "giro positiboan" garatzen ari direla nabarmen du bitartekari lanak egiten ari den Egiptok. Bien bitartean, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak lehengo lepotik burua, azken orduetan nabarmendu baitu "akordioarekin edo akordiorik gabe", Rafah hirian sartuko direla. Hamasek erantzun du Israelek Rafahko lurreko operazioa abiatzen badu bertan behera utziko dituela su-etenari eta bahituei buruzko negoziazioak. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Emakumeak tratu txarrak EHU albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Delituak argazkiak Gazako Zerrenda Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Hezkuntza sistemako albisteak Bullying kasuak Egipto gaur Umeak albisteak gaur Hamas albisteak