Gizartea -

GERTAKARIA

Gazte bat atxilotu dute Iruñean beste bati arma zuriz eraso egiteagatik

Hankan torniketea eginda eraman dute zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoak 24 urteko gizonezko bat atxilotu du, 28 urteko beste bati Iturrama auzoan arma zuriz eraso egitea egotzita.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, erasoa 04:00etan gertatu da, Pio XII.aren etorbidean. Eztabaida baten ostean, bietako batek besteari arma zuri batez eraso omen dio.

Etorbide horretako etxebizitza batean aurkitu dute erasotzailea, eta atxilotu eta komisariara eraman dute.

Agenteek torniketea egin diote zaurituari hankan, erasoa gertatu den lekuan bertan, eta anbulantzia batek eraman du Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Delituak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gazteak azken ordukoa