cerrar buscador

Gipuzkoa

1 / 30 Hurrengoa
Realak Valentzia menderatu du (1-0), eta bosgarren denboraldiz jarraian jokatuko du Europako txapelketaren bat

Realak Valentzia menderatu du (1-0), eta bosgarren denboraldiz jarraian jokatuko du Europako txapelketaren bat

Andre Silvak sartu du, hirugarren minutuan, Donostiako taldeari garaipena eman dion gola. Realak, horrela, EA Sports Liga amaitzeko bi partida gelditzen direla, bermatu du Europan lehiatuko dela; Europa Ligan parte hartzeko lehian da, baina bermatuta du, bestela, Konferentzia Ligan izatea.
2024ko Erremontari txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia

2024ko "Erremontari" txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia

Txapelketak bederatzi jardunaldi izango ditu guztira: ligaxkako zazpi, finalerdietako bat eta ekainaren 24an jokatuko den finala. Partidak ostegunero izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Finala, ostera, astelehenez jokatuko da.
Amaiur Sarriegi: ''Gaitasuna badugu; zailena ligan hori erregulartasunez erakustea da''''

Amaiur Sarriegi: ''Gaitasuna badugu; zailena ligan hori erregulartasunez erakustea da''''

Natalia Arroyoren taldeak Erreginaren Kopako finala jokatu du Bartzelonaren aurka larunbatean. Ligan momenturik onenean ez izan arren, Sarriegik orain arte egindako bidea baloratu nahi izan du.

Altunak eta Artolak hautatu dituzte igandeko finalerdirako pilotak

Altunak eta Artolak hautatu dituzte igandeko finalerdirako pilotak

Jokin Altuna eta Iñaki Artola aurrez aurre izango dira Buruz Buruko txapelketaren lehen finalaurrekoan. Donostiako Atano III. frontoian egindako material aukeraketarekin bi pilotariak gustura geratu dira.

Zer egin behar dut bizi naizen eraikinak su hartzen badu?

Zer egin behar dut bizi naizen eraikinak su hartzen badu?

Bizkaiko Foru Aldundiko Suhiltzaileen Zerbitzuak hori gertatuz gero jarraitu beharreko aholku batzuk argitaratu ditu.
Auto-ilarak amaitu dira AP-8an Elgoibarren eta A-8 autobidean Bilbon

Auto-ilarak amaitu dira AP-8an Elgoibarren eta A-8 autobidean Bilbon

Gipuzkoan, pertsona bat zauritu da eta ospitalera eraman behar izan dute. Bizkaian, berriz, beste pertsona bat arin zauritu da.
Gipuzkoak bat egingo du datorren maiatzaren 18ko Museoen Egunarekin, programazio zabal eta anitzarekin

Gipuzkoak bat egingo du datorren maiatzaren 18ko Museoen Egunarekin, programazio "zabal eta anitzarekin"

Maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Egunean, Gipuzkoako 54 museok jarduera bereziak eta ate irekien jardunaldiak eskainiko dituzte.
GuraSOSek EAEko Auzitegi Nagusiak emandako epaiaren aurka jarritako helegitea onartu du Konstituzionalak

GuraSOSek EAEko Auzitegi Nagusiak emandako epaiaren aurka jarritako helegitea onartu du Konstituzionalak

GuraSOSek azaldu duenez, "epai horren arazoa da ea EAEko Auzitegi Nagusia gaiaren muinean sartzera behartuko duen ala ez, eta erraustegia baimentzea legez kanpokoa den ala ez erabakitzera, horrek haren funtzionamenduan izan ditzakeen ondorioengatik".
Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako nekazarien elkarteek bat egin dute ekainean mugan egingo den mobilizazioarekin

Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako nekazarien elkarteek bat egin dute ekainean mugan egingo den mobilizazioarekin

Hamabost elkarte baino gehiagok "bloke bateratu" bat sortu dute, "neurri eraginkorrak" aldarrikatzeko Europako nekazaritza-sektorearen mesedetan, ekainaren 3an Espainiaren eta Frantziaren arteko muga guztiak itxiko dituen mobilizazioan.
''Gidatze autonomoaren garapenak inbertsio handiak dakartza etorkizunean, eta hau da horietako bat''

''Gidatze autonomoaren garapenak inbertsio handiak dakartza etorkizunean, eta hau da horietako bat''

Tekniker Zentro Teknologikoak garatutako irtenbide adimendunak aukera ematen dute pertsonak, beste ibilgailu batzuk, semaforoak edo trafiko-seinaleak detektatzeko eta galtzadaren barruan duten kokapena zehazteko.

Donostia Erreginaren Kopako finalerako atontzen ari da

Donostia Erreginaren Kopako finalerako atontzen ari da

Hiriko eraikinak eta erakusleihoak urdinez eta zuriz tindatzen hasi dira Realeko neskek datorren larunbatean Zaragozan FC Bartzelonaren aurka jokatuko duten finalerako.

Asier Alonso: ''Dirua aurrezten dugu eta azpiegituraren eta ibilgailuaren narriadura murrizten dugu''

Asier Alonso: ''Dirua aurrezten dugu eta azpiegituraren eta ibilgailuaren narriadura murrizten dugu''

CAFen, mugikortasun irtenbideak garatzen dituen konpainian aspaldidanik erabiltzen dute adimen artifiziala. Asier Alonso konpainiako AAko arduradunak azaldu duenez, tresna hori baliagarria zaie, besteak beste, trenen gurpiletan deformazioak detektatzeko. (Irudiak: BAIC)

Anaitz Arbillak Eibarren jarraituko du 2025era arte

Anaitz Arbillak Eibarren jarraituko du 2025era arte

Talde armagineko kapitainak kontratua berritu du beste urte baterako; beraz, bederatzi denboraldi beteko ditu Eibarren jokatzen.
% 25 hazi da familia ugarien kopurua Hego Euskal Herrian hamar urtetan

% 25 hazi da familia ugarien kopurua Hego Euskal Herrian hamar urtetan

Familia ugarien artean gehienak hiru-seme alabadunak dira: % 83 EAEn eta % 74 Nafarroan.
Laura Marron (BAIC): ''Euskadiko enpresen % 10ek Adimen Artifiziala erabiltzen dute''

Laura Marron (BAIC): ''Euskadiko enpresen % 10ek Adimen Artifiziala erabiltzen dute''

Zamudioko Parke Teknologikoak Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen Kongresua hartuko du gaur, Basque Artificial Intelligence Centerrek (BAIC) antolatuta. Laura Marron zuzendari nagusiak IAko euskal ekosistemaren ezaugarriak zeintzuk diren azaldu ditu.

Eibarrek amore eman behar izan du Bartzelonaren aurka (0-4)

Etxeko taldeak galdu egin du Kataluniako taldearen aurka. Bisitariak hiru goleko aldeaz irabazten zeuden dagoeneko lehen zatiko 37. minuturako, F. Ligako 28. jardunaldiko partidan. Yerai Martinen neskei bi jardunaldi falta zaizkie jokatzeko denboraldia amaitu aurretik.

12 okupa atera dituzte erabiltzen ez den Martuteneko eraikin batetik, Donostian

12 okupa atera dituzte erabiltzen ez den Martuteneko eraikin batetik, Donostian

Udaltzaingoak bertara joan dira Udaleko Hirigintza eta Osasun Publikoko teknikariei laguntzera, azken sutearen ondoren eraikinaren egoera aztertzeko.
Chillidaren mendeurrena ospatzeko erakusketa berria zabaldu dute Chillida Lekun

Chillidaren mendeurrena ospatzeko erakusketa berria zabaldu dute Chillida Lekun

Irekiera ekitaldian Chillida familiak agintariak hartu ditu, tartean, baita Felipe VI.a erregea ere. Erakusketako piezak Telefonicaren bildumakoak dira, 80ko hamarkadakoak, eta sei hilabetez egongo dira ikusgai.

Sandra Ramajo eta Nahikari Garcia 2019ko kapitainen oroitzapenak

Sandra Ramajo eta Nahikari Garcia 2019ko kapitainen oroitzapenak

2019an Realak irabazitako Erregina Kopa ekarri dute gogora Sandra Ramajo eta Nahikari Garcia orduko kapitainek. Oso une bereziak bizi izan zituztela azpimarratu dute.

Ane Camposek Eibarrekin kontratua berritu du, 2025era arte

Ane Camposek Eibarrekin kontratua berritu du, 2025era arte

100 partida baino gehiago jokatuta eta kapitaina izanda, beste denboraldi baterako berritu du akordioa getariarrak talde armaginarekin.
KPIa % 3,5eraino igo da apirilean EAEn, eta % 2,9raino jaitsi, Nafarroan

KPIa % 3,5eraino igo da apirilean EAEn, eta % 2,9raino jaitsi, Nafarroan

Espainiako Estatuari dagokionez, urte arteko inflazioa % 3,3an kokatu da, hamarren bat gora eginda, eta elikagaiak % 4,7 garestitu dira urtebetean. Bestalde, 2022ko azarotik lehen aldiz, azpiko inflazioa inflazio orokorraren azpitik kokatu da.
Imanol: ''Aukerak izan ditugu, baina asmatu egin behar da''

Imanol: ''Aukerak izan ditugu, baina asmatu egin behar da''

Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Bartzelonaren aurkakopartida aztertu du prentsaurrekoan. Ondo jokatu arren, asmatzea falta izan zaiela azpimarratu du.

Realak 2-0 galdu du Bartzelonaren kontra eta Europa Leagueko postuetatik at jarraitzen du

Realak 2-0 galdu du Bartzelonaren kontra eta Europa Leagueko postuetatik at jarraitzen du

Donostiako taldeak indartsu ekin zion partidari, baina Lamine Yamalek eta Raphinak sartutako golek garaipena eman zioten Bartzelonari, eta sailkapeneko bigarren postua errekuperatu du.
EAEko maizterrek soldataren % 54 bideratzen dute alokairua ordaintzera, eta Nafarroakoek % 40

EAEko maizterrek soldataren % 54 bideratzen dute alokairua ordaintzera, eta Nafarroakoek % 40

Euskadin azken bost urteetan erregistratutako portzentajerik handiena da. Lurraldeka, Gipuzkoan soldata gordinaren % 60 erabiltzen da alokairua ordaintzeko, Bizkaian % 52 eta Araban % 44.
Irunen gizon bat erasotzeagatik ikertzen ari diren ertzaina zerbitzutik kenduko dute kautelazko neurri gisa

Irunen gizon bat erasotzeagatik ikertzen ari diren ertzaina zerbitzutik kenduko dute kautelazko neurri gisa

EiTB Mediak baieztatu ahal izan duenez, gertakarien protagonista den agentea polizia-zerbitzutik bereizteaz gain, bertan ziren Ertzaintzako agente guztien jarrera aztertzen ari dira ikertzaileak.
Iraolak 2026ra arte luzatu du kontratua Bournemouth taldearekin

Iraolak 2026ra arte luzatu du kontratua Bournemouth taldearekin

Hartara, Athletic Clubeko jokalari ohiak eta Rayo Vallecanoko entrenatzaile izandakoak urtebetez luzatu du aurretik zuen kontratua, 2025ean amaitzen zena.
Gastronomiako 100 talentu gazte elkartu ditu Basque Culinary Centrek

Gastronomiako 100 talentu gazte elkartu ditu Basque Culinary Centrek

Sektoreko arlo ezberdinetan lanean ari diren profesionalak dira eta elkarrengandik ikasteko baliatu dute gaurko jardunaldia.

CAFek 43.646 euro ordaindu beharko dizkio langile ohi bati amiantoak eragindako gaixotasun batengatik

CAFek 43.646 euro ordaindu beharko dizkio langile ohi bati amiantoak eragindako gaixotasun batengatik

Gizonak amiantoaren eraginpean lan egin zuen legeak agintzen zuen "arnasketa babesik eta osasun zaintza espezifikorik gabe".
Heriotzak % 7,8 jaitsi ziren EAEn 2023an

Heriotzak % 7,8 jaitsi ziren EAEn 2023an

Hazkunde begetatiboa negatiboa izan da Euskadin: 22 310 heriotza eta 8889 jaiotza. Heriotzetatik 35 urtebetetik beherakoak izan ziren, eta 440, berriz, 100 urtetik gorakoak. Heriotza-kausa nagusiak tumoreak eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren.
Jokin Altuna finalerdietan da, Dario partida ikusgarrian gaindituta (22-19)

Jokin Altuna finalerdietan da, Dario partida ikusgarrian gaindituta (22-19)

Amezketako pilotariak Iñaki Artola izango du aurkari igandean, Atano pilotalekuan jokatuko den finalerdian.

Bera Bera, Erreginaren Kopako txapeldun

Bera Bera, Erreginaren Kopako txapeldun

Donostiako taldeak iazko lorpena errepikatu du, Kopa berriro irabazita, zortzigarrenez. Bigarren zatian hautsi du partida Imanol Alvarezen taldeak.
Menendez: ''Zortzigarrena da, eta etxean izanda berezienetako bat''

Menendez: ''Zortzigarrena da, eta etxean izanda berezienetako bat''

Alba Menendez Supr AMara Bera Bera taldeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du Erregina Kopa irabazi ostean. Zarauztarra pozik zaladu da garaikurra eskuetan duela.

Minbiziaren Aurkako Donostiako X. Martxak parte-hartze marka hautsi du 2110 lagunekin

Minbiziaren Aurkako Donostiako X. Martxak parte-hartze marka hautsi du 2110 lagunekin

Gaur bildutako diru guztia Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteak pazienteei zein senideei doako zerbitzuak eta arreta eskaintzen jarraitzeko izango da.

Nerea Eizagirreren golak garaipena eman dio Realari, hamar partidaren ostean (0-1)

Nerea Eizagirreren golak garaipena eman dio Realari, hamar partidaren ostean (0-1)

Txuri-urdinek ligako bolada txarra eten dute, Bartzelonaren aurka jokatuko duten Erreginaren Kopako finalaren atarian.

Uda girotik negu girora

Uda girotik negu girora

Astelehen eguzkitsua espero da, nahiz eta arratsaldean fronte hotz batek aldaketa ekarriko duen. Astearte, asteazken eta ostegunean ezegonkortasuna nagusituko da.
Enpresa bat kiskali da Irungo industrialde batean

Enpresa bat kiskali da Irungo industrialde batean

Suteak ke laino handia eragin du, baina ez da inor zauritu, eta ez dute inor etxetik atera behar izan.
Volleringen eraso erabakigarria eta iritsiera, Itzuliko 3. etapan

Volleringen eraso erabakigarria eta iritsiera, Itzuliko 3. etapan

Demi Volleringek (SD Works-Protime) irabazi du 2024ko Itzulia Women lasterketa, hirugarren etapan garaipena bereganatuta. Herbeheretarrak azken etapan erakustaldia emanda jantzi du txapela.

Santesteban: ''Eskerrik asko gerturatu diren guztiei, hemengo zaleak hoberenak dira''

Santesteban: ''Eskerrik asko gerturatu diren guztiei, hemengo zaleak hoberenak dira''

Ane Santesteban Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeko euskal txirrindulariak EITB Mediarekin hitz egin du 2024ko Itzulia Women lasterketa amaituta. Hunkituta azaldu da.

Demi Vollering, Mischa Bredewold eta Juliette Labous, Itzulia Womeneko azken podiumean

Demi Vollering, Mischa Bredewold eta Juliette Labous, Itzulia Womeneko azken podiumean

Demi Volleringek irabazi du 2024. urteko Itzulia Women. Hebeheretarrarekin batera Bredewold herrikidea eta Labous frantziarra izan dira aurtengo ekitaldiko podiumean.

Volleringek irabazi du 2024ko Itzulia, azken etapan erakustaldia emanda

Volleringek irabazi du 2024ko Itzulia, azken etapan erakustaldia emanda

Demi Vollering da 2024ko Itzulia Women lasterketako txapelduna. Herbeheretarrak erasoa jo du helmugarako 30 kilometro falta zirenean, eta aurkari guztiak atzean utzi ostean bereganatu du garaipena. Mischa Bredewold izan da bigarren sailkapen nagusian, eta Juliette Labous hirugarren.
1 / 30 Hurrengoa

  • EAE albisteak

    EAE albisteak

    Zer gertatzen ari da gaur Euskadin? Albiste eta bideo guztiak eitb.eus-en

  • Debagoiena eskualdea

    Debagoiena eskualdea

    Bergara, Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza, Antzuola, Elgeta, Leintz-Gatzaga eta Oñati udalerrietako azken ordukoak

  • Euskotren albisteak

    Euskotren albisteak

    Bizkaian eta Gipuzkoan tren bidezko garraioa egiten duen konpainia publikoaren berriak

  • Bidasoa Irun

    Bidasoa Irun

    Gipuzkoako eskubaloi taldearen azken ordukoa, eitb.eus-en.