cerrar buscador

Katalunia

1 / 30 Hurrengoa
Gehiengo sinpleen agertoki batean Illak baino aukera handiagoak dituela berretsi du Puigdemontek

Gehiengo sinpleen agertoki batean Illak baino "aukera handiagoak" dituela berretsi du Puigdemontek

Juntseko hautagaiak sozialistei aurpegiratu die bera kritikatzea eta, aldi berean, PSOEk "gutxiengoan gobernatzen dituen parlamentuen eta udalen zilegitasuna" aldarrikatzea.
Sanchezek aldarrikatu du PSCren garaipenak ''banaketa eta erresumin hamarkada bat'' itxi duela Katalunian

Sanchezek aldarrikatu du PSCren garaipenak ''banaketa eta erresumin hamarkada bat'' itxi duela Katalunian

Espainiako Gobernuko presidenteak indultuak eta aministia legea defendatu ditu Katalunian berriro "elkartzea eta bizikidetza" lortzeko erraminta gisa, eta oposizioari "suntsitzailea" eta "haserrekorra" izatea leporatu dio.

Puigdemont hasi da Kataluniako Gobernu berria osatzeko urratsak ematen

Puigdemont hasi da Kataluniako Gobernu berria osatzeko urratsak ematen

Juntseko presidentegaiak uste du gehiengo sinple batekin agintzeko aukerak badituela. "Salvador Illa PSCko hautagaiak baino aukera gehiago", esan du.
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak artxibatu egin du Masek Espainiaren kontra jarritako helegitea

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak artxibatu egin du Masek Espainiaren kontra jarritako helegitea

2014ko galdeketaren harira Auzitegi Gorenak bi urteko inhabilitazioa ezarri zion Kataluniako presidente izandakoari, eta hark erabaki horren kontrako helegitea jarri zuen Estrasburgon.
Junquerasek presioak ukatu ditu eta militantziaren babesa bilatuko du ERCren burua izaten jarraitzeko

Junquerasek presioak ukatu ditu eta "militantziaren babesa" bilatuko du ERCren burua izaten jarraitzeko

ERCko presidenteak agerraldia egin du, idatziz ekainaren 9tik aurrera alderdiaren buru izateari utziko diola iragarri ostean. Dioenez, "gogotsu eta baliagarri" ikusten du bere burua.
Oriol Junqueras: ''Nire borondatea alderdiari laguntzea da, militantziaren bermea baldin badaukat''

Oriol Junqueras: ''Nire borondatea alderdiari laguntzea da, militantziaren bermea baldin badaukat''

Oriol Junqueras ERCko buruak ziurtatu du alderdiaren buru izaten jarraitu nahi duela "militantziaren berme esplizitua eta berritua" badu. ERCko presidente izateko indarra duela adierazi du eta orain entzute aktiboko prozesu bat hasi nahi duela.

Junquerasek iragarri du ERCren Presidentetza utziko duela Europako hauteskundeen ostean

Junquerasek iragarri du ERCren Presidentetza utziko duela Europako hauteskundeen ostean

Marta Rovirak ere albo batera egitea erabaki du eta ez da idazkari nagusi kargura berriro aurkeztuko, ERCk azaroan egingo duen Kongresu Nazionalean.
Joan Tarda ERCko diputatu ohiak Illa inbestitzearen eta PSCrekin elkarlanean aritzearen alde egin du

Joan Tarda ERCko diputatu ohiak Illa inbestitzearen eta PSCrekin "elkarlanean" aritzearen alde egin du

"Alderdi sozialistak onartu behar du independentismorik gabe konponbiderik ez dagoela, eta independentismoak onartu behar du ez dagoela konponbiderik PSC gabe", azpimarratu du Tardak.
ERCk datozen asteetan erabakiko ditu Kataluniako hauteskunde emaitzen ondoren eman beharreko pausoak

ERCk "datozen asteetan" erabakiko ditu Kataluniako hauteskunde emaitzen ondoren eman beharreko pausoak

Alderdi errepublikanoak alternatiba bat proposatzeko deia egin die Kataluniako Gobernua "inpugnatu" zuten alderdiei. Bitartean, Oriol Junqueras ERCko presidenteak alderdiaren lidergoa berresteko hautagaitza aurkeztu du.
Gobernua osatzen saiatzeko zilegitasuna duela aldarrikatu du Puigdemontek, PSOEren kritiken aurrean

Gobernua osatzen saiatzeko zilegitasuna duela aldarrikatu du Puigdemontek, PSOEren kritiken aurrean

Generalitateko presidente izateko Juntsen hautagaiak sozialistei gogoratu die Pedro Sanchez Espainiako presidenteak ere ez zituela hauteskundeak irabazi.
Realak 2-0 galdu du Bartzelonaren kontra eta Europa Leagueko postuetatik at jarraitzen du

Realak 2-0 galdu du Bartzelonaren kontra eta Europa Leagueko postuetatik at jarraitzen du

Donostiako taldeak indartsu ekin zion partidari, baina Lamine Yamalek eta Raphinak sartutako golek garaipena eman zioten Bartzelonari, eta sailkapeneko bigarren postua errekuperatu du.

Gizon batek bere bikotekidea hil du Bartzelonan, eta biktima apiriletik zegoen desagertuta

Gizona maiatzaren 11n atxilotu zuten Vicen. Atxiloketa azkartu egin zen ikertzaileek jakin zutenean gizonak Espainiatik alde egiteko asmoa zuela. Oraindik ezin izan dute biktimaren gorpua aurkitu.
Puente: ''Ez dut baieztatzen sabotajea dagoenik, baina ezin dut baztertu''

Puente: ''Ez dut baieztatzen sabotajea dagoenik, baina ezin dut baztertu''

Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko ministroak M-12an 'Rodalies' zerbitzuak jasandako matxuren inguruan hitz egin du. Nabarmendu du ezin duela esan sabotajea izan zenik, baina ezta baztertu ere (adierazpenak gaztelaniaz).

Illa ala Puigdemont, ekainaren 25a epemuga izango duen lehen inbestidura saiorako hautagaia

Illa ala Puigdemont, ekainaren 25a epemuga izango duen lehen inbestidura saiorako hautagaia

Ekainaren 10ean aukeratzen den Parlamentuko presidente berriak bere esku izango du inbestidurarako hautagaia izendatzea. Inbestidurako lehen bozketatik bi hilabete igaro eta hautagairik aukeratu ezin izan badute, Kataluniako Parlamentua automatikoki desegingo da.
PSC ere ERCri begira jarri da, eta Illaren inbestidura ahalbidetzeko eskatu dio

PSC ere ERCri begira jarri da, eta Illaren inbestidura ahalbidetzeko eskatu dio

Nuria Parlonek esan du inola ere ez diotela Puigdemonten inbestidurari bide emango, baina alderdi guztiekin hitz egiteko prest omen daude, "gorrotoa sustatzen dutenekin izan ezik".
PSC: ''Indar guztiekin negoziatzeko prest gaude, Junts barne, Kataluniako gobernagarritasuna bermatzeko''

PSC: ''Indar guztiekin negoziatzeko prest gaude, Junts barne, Kataluniako gobernagarritasuna bermatzeko''

Nuria Parlon PSCko bozeramaileak aurreratu duenez, alderdi politiko guztiekin hitz egingo dute, Vox eta Aliança Catalana salbu, Salvador Illa buru duen "gehiengo egonkorra" osatzen saiatzeko.

Pere Aragonesek (ERC) politika utziko duela iragarri du, ''erantzukizunagatik eta zintzotasunagatik''

Pere Aragonesek (ERC) politika utziko duela iragarri du, ''erantzukizunagatik eta zintzotasunagatik''

Generalitateko jarduneko presidenteak iragarri duenez, ez du diputatu akta jasoko, eta alderdiarekin eta Kataluniarekin duen erantzukizunagatik erabaki du politikaren lehen lerroa uztea.

Puigdemont aurkeztu egingo da inbestidurara, eta ERCren babesa bilatuko du

Puigdemont aurkeztu egingo da inbestidurara, eta ERCren babesa bilatuko du

Juntsen buruak uste du gehiengo koherentea izango litzatekeela, eta PSCk baino aukera gehiago izango lituzkeela bigarren bozketan inbestuidura lortzeko.
Pere Aragonesek ez du diputatu akta jasoko eta politikaren lehen lerroa utziko du

Pere Aragonesek ez du diputatu akta jasoko eta politikaren lehen lerroa utziko du

Generalitateko jarduneko presidenteak iragarri duenez, alderdiarekin eta Kataluniarekin duen "arduragatik" hartu du erabakia. Halaber, argi eta garbi utzi du ERCk ez duela PSCren inbestidura erraztuko, ezta "Juntsen eta PSCren akordioa behar duten operazioetan" parte hartuko ere.
Iñarritu: ''Ezberdinen arteko akordioak landu beharko dira Katalunian''

Iñarritu: ''Ezberdinen arteko akordioak landu beharko dira Katalunian''

Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuak azpimarratu du Kataluniako gizartearen aniztasuna agerian utzi dutela hauteskundeek. Esan duenez, prozesu independentista martxan dagoela erakusten duten "arrazoi guztiak mahai gainean jarraitzen dute", Salvador Illak PSCko hautagaiak kontrako esan bazuen ere.

Katalunian elkarrizketarako eta ezberdinen artean akordioak lortzeko garaia dela uste du Ortuzarrek

Katalunian "elkarrizketarako" eta "ezberdinen artean akordioak lortzeko" garaia dela uste du Ortuzarrek

EAJren EBBko presidenteak Salvador Illa eta Junts zoriondu ditu, hurrenez hurren, hauteskundeak irabazteagatik eta lehen indar subiranista izateagatik.
PSCk irabazi ditu Kataluniako hauteskundeak eta Juntsek ERC aurreratu du

PSCk irabazi ditu Kataluniako hauteskundeak eta Juntsek ERC aurreratu du

Salvador Illaren alderdiak 42 eserleku izango ditu, CAT-Juntsek 35 eta ERCk 20. PPk Vox aurreratu du eta Ciutadans Parlamentutik kanpo geratu da. Comuns Sumarrek 6 ordezkari izango ditu eta CUPek 4. Aliança Catalanak, berriz, ordezkaritza lortu du lehen aldiz.
Zer da Aliança Catalana? Espazio subiranistan ezinegona eragiten duen alderdi islamofoboa

Zer da Aliança Catalana? Espazio subiranistan ezinegona eragiten duen alderdi islamofoboa

Silvia Orriols Aliança Catalanaren buruak "Kataluniaren askapen nazionalaren alde borrokatzea" defendatzen du, "immigrazio-politika negargarriei buelta ematearekin" batera.
''Parlamentuan gauzatu daitezkeen politikak ahalik eta gehien presionatzen eta baldintzatzen saiatuko gara''

''Parlamentuan gauzatu daitezkeen politikak ahalik eta gehien presionatzen eta baldintzatzen saiatuko gara''

Aliança Catalanek, Silvia Orriols Ripolleko alkateak bultzatutako alderdiak, lehen aldiz lortu du Kataluniako Parlamentuan sartzea, 2 diputaturekin. Orriolsek adierazi du bere alderdiak ez diola uko egingo indepentziari.

PSCrekin eta ERCrekin hiruko aurrerakoia egitea espero du Comuns Sumarrek

PSCrekin eta ERCrekin hiruko aurrerakoia egitea espero du Comuns Sumarrek

Jessica Albiachek adierazi duenez, ez da espero zuten emaitza, baina "posible da ezkerreko aro bat irekitzea" Katalunian, eta hori posible egiteko deia egin die beste alderdiei.

Illak nabarmendu du Kataluniak ''aro berri bat'' ireki duela, ''inor kanpoan utziko ez duena''

Illak nabarmendu du Kataluniak ''aro berri bat'' ireki duela, ''inor kanpoan utziko ez duena''

Salvador Illak iragarri du bere gain hartzen duela Kataluniarako aro berri baten buru izateko ardura. "Katalanak batzeko asmoarekin egingo dut", nabarmendu du hautagai sozialistak.

Carles Puigdemontek ERCrekin zubiak berregitea eskatu du

Carles Puigdemontek ERCrekin zubiak berregitea eskatu du

Puigdemontek agerraldia egin du Juntsek Argeles-sur-Merren duen egoitzan, eta eskua luzatu dio ERCri "zubiak berregiteko" eta mugimendu independentistaren "batasun ezaren" inguruan hausnartzeko.

ERCk adierazi du herritarren borondatea onartuko duela eta oposiziotik lan egingo duela

ERCk adierazi du herritarren borondatea onartuko duela eta oposiziotik lan egingo duela

Pere Aragonesek onartu du ERCren emaitzak "oso txarrak" izan direla. "Ezin izan ditugu azken hauteskundeetako emaitzak irauli", gaineratu du ERCko hautagaiak.

Voxek Katalunian izan duen igoera nabarmendu du Garrigak

Voxek Katalunian izan duen igoera nabarmendu du Garrigak

Voxen hautagaiak eskuineko alderdiak izan duen igoera nabarmendu du. Kataluniako parlamentuan 11 ordezkari izango ditu Voxek.

PP: ''Kataluniako PP inoiz baino indartsuago itzuli da''

PP: ''Kataluniako PP inoiz baino indartsuago itzuli da''

Alejandro Fernandezek onartu du azken urteak ez direla errazak izan Kataluniako PPrentzat. "Horrelako gau bat merezi genuen", gaineratu du hautagai popularrak.

CUP: ''Inoiz baino Parlamentu eskuindarragoa eta espainolistagoa geratu da''

CUP: ''Inoiz baino Parlamentu eskuindarragoa eta espainolistagoa geratu da''

Laia Estrada hautagaiak onartu du CUPek lortutako emaitzak ez direla onak. "Emaitzak ez dira onak CUPentzat bakarrik, herrialde osoarentzat baizik. Hau galga bat da helburu sozial eta nazional guztientzat ", adierazi du Estradak.

Bozketa-orduetan luzapenik egin gabe itxi dira hautetsontziak

Bozketa-orduetan luzapenik egin gabe itxi dira hautetsontziak

Kataluniako probintzietako hauteskunde-batzordeek bozketa-ordutegiak luzatu ahal zituzten, Renfeko Rodalies enpresaren lineatan izan den matxuraren ondorioz hautesleak mahaietara garaiz iristeko "baliabide alternatiborik" ez dela egon baieztatuz gero. Azkenean, ez dute halakorik erabaki.
PSCri ematen dio garaipena Kataluniako hauteskundeetan TV3ren inkestak

PSCri ematen dio garaipena Kataluniako hauteskundeetan TV3ren inkestak

Junts izango da bigarren indarra, eta ERC hirugarrena, horren arabera. Bestalde, PPk eta Voxek lortuko dituzte laugarren eta bosgarren lekuak, hurrenez hurren, Comuns Sumar, CUP-DT eta Aliantza Katalana atzetik dituztela.
Kataluniako hauteskundeetako parte-hartzea % 45,80koa zen 18:00etan, 2021 urteko kopuru ia berdina

Kataluniako hauteskundeetako parte-hartzea % 45,80koa zen 18:00etan, 2021 urteko kopuru ia berdina

Azken hauteskundeetako datuaren oso antzekoa da, 0,19 puntu altuagoa. Eguerdiko parte-hartze datua, 13:00etakoa, % 26,9koa zen, 2021ean baino lau puntu handiagoa. 
Hauteskundeetan parte-hartzeko deia luzatu die Carrizosak kataluniarrei

Hauteskundeetan parte-hartzeko deia luzatu die Carrizosak kataluniarrei

Carlos Carrizosa, Ciudadanos alderdiko hautagaiak, kataluniar guztiak hauteskundeetan parte-hartzera gonbidatu ditu. "Kataluniako prozesua" gainditzeko deia ere egin du.

Parte-hartzea % 26,9koa da 13:00etan Katalunian, duela hiru urte baino lau puntu gehiago

Parte-hartzea % 26,9koa da 13:00etan Katalunian, duela hiru urte baino lau puntu gehiago

Generalitatearen datuen arabera, 13:00ak arte 1.469.681 herritarrek eman dute botoa; duela hiru urteko hauteskunde autonomikoetan, berriz, 1.222.503 izan ziren.

Laia Estrada ''sentipen onekin'' iritsi da M12ra, ''ahal den guztia egin ostean''

Laia Estrada ''sentipen onekin'' iritsi da M12ra, ''ahal den guztia egin ostean''

"Gure esku dagoen guztia egin dugu ahalik eta ondoen azaltzeko, klase politikoarekin haserre dagoen herrialde bati itxaropena helarazteko eta ezker independentistak mobilizatzeko, inor etxean gera ez dadin", adierazi du CUPeko zerrendaburuak.

Goiz kaotikoa izan da Kataluniako tren zerbitzuan, kobre lapurreta baten ondorioz

Goiz kaotikoa izan da Kataluniako tren zerbitzuan, kobre lapurreta baten ondorioz

Kobre lapurreta batek gaintentsioa eragin du Montcada Bifurcacioko tren azpiegituretan, eta Rodalieseko zerbitzuari eragin dio. Alderdi politikoak beldur dira ez ote duen eraginik izango Kataluniako hauteskundeetako parte-hartzean.

Garriga: ''Katalanak aukera handi honetaz baliatuko dira''

Garriga: ''Katalanak aukera handi honetaz baliatuko dira''

"Euren benetako kezkak" aintzat hartzen ez dituzten politikariengatik "abandonatuta sentitzen diren" herritarrak boza ematera animatu ditu Ignacio Garriga Voxeko presidentegaiak.

hHerritarrek botoa ''pozez eta itxaropenez'' ematea espero du PPko Alejandro Fernandezek

hHerritarrek botoa ''pozez eta itxaropenez'' ematea espero du PPko Alejandro Fernandezek

Alejandro Fernandez, Generalitateko presidente izateko PPren hautagaiak, parte-hartze handia espero du igande honetako hauteskundeetan, baita herritarrek botoa "pozez eta itxaropenez" ematea ere.

1 / 30 Hurrengoa

  • Pegasus auzia

    Pegasus auzia

    Espainiako espioitza politikoari buruzko azken ordukoa

  • Diada

    Diada

    Kataluniako Diada Nazionalari buruzko informazio guztia eitb.eus-en.